AEB-ko Hauteskundeak -

Hauteskundeetara begira

Obama jende ezagunez inguratu da diru-ekarpenak lortzeko

Sarah Jessica Parker aktorearen etxean, 50 inguru bildu zituzten, eta bakoitzak 40.000 dolarreko ekarpena egin zuen Obamaren kanpainarako.

Barack Obama diskurtso bat ematen [Argazkia: EFE]
Barack Obama diskurtso bat ematen [Argazkia: EFE]
Barack Obama diskurtso bat ematen [Argazkia: EFE]

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako presidentea, Barack Obama, eta honen emaztea pertsona ezagunez inguratu ziren berriro kanpainarako diru-ekarpenak lortzeko. Ekitaldia Sarah Jessica Parker aktorearen etxean egin zuten, New Yorken, eta 50 gonbidatu inguru bildu zituzten; Meryl Streep aktorea eta Anna Wintour, Vogue aldizkariaren editore nagusia, tartean.

Kanpainarako dirua biltzeko antolatutako bilera horretan Barack Obamak berak esan zuenez, "oraindik lan asko dago egiteko". AEBetako presidenteak esan zuen herrialdearen ekonomia suspertzeko beharrezkoa dela aurrerapausoak ematea, eta osasunean, teknologian eta zientzian inbertitu beharra nabarmendu zuen. Alderdi Errepublikanoa bere irudiaren aurka abiatutako kanpainan gastatzen ardi den dirutza (500 milioi dolar) kritikatu egin zuen Obamak. Errepublikanoek AEBek dituzten arazo guztien errua "Etxe Zurian dagoen horri" leporatzen diote, esan zuen.

Sarah Jessica Parker aktoreak antolatutako ekitaldiaren ostean, Plaza hotelean jarraitu zuen Obamak dirua biltzeko kanpaina. Bertan, 250 pertsonekin afaldu zuen, eta bakoitzak 10.000 dolarreko ekarpena egin zuen presidentea berriro hautatzeko kanpainarako. Afarian, Mariah Careyk abestu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea