AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

Errepublikanoen batzarra

Errepublikanoek Obamari irabazteko ardura eman diote Romneyri

Estatuz estatu, Errepublikanoen Batzarrean parte hartzen ari ziren ordezkariek haien botoak iragarri dituzte, eta erabateko gehiengoa eman diote Massachusettseko gobernadore ohiari.

Mitt Romney Alderdi Errepublikanoaren hautagaia, alderdiaren batzarrean, Tampan (Florida). Argazkia: EFE
Mitt Romney Alderdi Errepublikanoaren hautagaia, alderdiaren batzarrean, Tampan (Florida).
Romney, Obamaren aurkari ofizial hautatu dute

01:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mitt Romney

AEBetako hauteskundeetarako

Barack Obama

Estatuz estatu, Errepublikanoen Batzarrean parte hartzen ari ziren ordezkariek haien botoak iragarri dituzte, eta erabateko gehiengoa eman diote Massachusettseko gobernadore ohiari. Era berean, Paul Ryan Wisconsineko kongresista Presidenteordetzarako hautatu dute.

Azken zenbaketan, Romneyk 2.061 ordezkariren babesa lortu du; Ron Paulek, berriz, 190ena. Ron Paul izan da Romneyri babesa emateari uko egin dion hautagai bakarra.

Hori horrela, 65 urteko presidentegai errepublikanoak, azkenean, lortu du bere helburua, 2008an porrot egin ondoren, eta aurten hauteskunde-primario prozesu luze bati aurre egin eta gero.

Ziurrenik ostegunean hitz egingo du Romneyk Batzarrean, hautagaitza onartzeko eta Etxe Zurira iristeko erabiliko duen estrategia azaltzeko.

Hauteskunde-programa onartu dute

Bestalde, Alderdi Errepublikanoak hauteskunde-plataforma (hauteskunde-programa) onartu du bart egindako batzarrean. Abortu mota guztien eta legez kanpoko immigrazioarekiko jarrera epelen kontra egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea