AEBko hauteskundeak 2020: Azaroak 3, legegintzarako hauteskundeak AEBn | EITB Hauteskundeak AEB

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

13:38

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

Errepublikanoen Biltzarra

Alderdi Errepublikanoaren hauteskunde programaren oinarrizko puntuak

Erredakzioa

Batzorde Nazionalean onartutako hauteskunde-programan, besteak beste, abortua eta sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren aurka egiten dute, eta immigrazioari aurre egiteko neurriak jasotzen dituzte.

  • Errepublikanoen Biltzarrerako kartelak prestatzen. Argazkia: EFE

    Errepublikanoen Biltzarrerako kartelak prestatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
Tampan (Florida) izaten ari den Errepublikanoen Batzorde Nazionalean hauteskunde-programa edo plataforma onartu dute ordezkariek. Biltzarrean, Mitt Romney Presidentetzarako hautagai ofizial izendatu dute. "AEBetan sinestan dugu" izenburupean, errepublikanoek euren hauteskunde-programa aurkeztu dute. Ondokoak dira puntu adierazgarrienak:

Ekonomia

Errepublikanoek, enpresariei lanpostuak sortzen laguntzeko, zergen kodea aldatzea eta euren gardentasuna hobetzea proposatzen dute.

George W. Bushen agintaldian zehar (2001-2003 bitartean) ezarritako zergen murrizketa zabaltzea.

Adineko eta erretirodunei bideratutako "Medicare" sistema erreformatzea.

Txinak bere politika monetarioa moldatu ezean, horri muga-zergak inposatzea.

Segurtasun energetikoa eta nazioko ikatz-baliabideen garapena bultzatzea.

Gai sozialak

Abortuaren kontra daude, salbuespenik gabe. Gainera, abortatzeko zerbitzua eskaintzen duten osasun-planei diru-laguntzak ematea debekatzen dute.

Sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren kontra daude.

Hezkuntza publikoa ordezkatuko luketen zenbait aukera ematen dituzte. Gainera, nerabeak "ezkondu arte" sexu-harremanei uko egitea babesten duen heziketa bultzatzen dute.

Legeak interpretatzerako orduan, epaileek independentzia juridikoa izatea nahi dute, eta, auzitegietan dagoen "aktibismoa" desagerraraziko dutela promestu dute.

Politika

Puerto Ricoko bizilagunek, estatubatuarrak diren aldetik, arazoak ez dituzte izango AEBetan bizitzeko. Gainera, Puerto Ricok Estatu Batuetako "estatu-kide" izatera igarotzeko eskubidea izango du, hala erabakiz gero.

Defentsa

"Bakerako, oparotasun ekonomikorako eta libre izatea faltan botatzen dutenen babeserako bide gisa", nazioa defendatzeko estrategia baten alde egiten dute.

Barack Obamaren Gobernuak mehatxuei aurre egiterako orduan erakutsi duen "ahulezia" salatu dute (terrorismoaren ugaritzea, arma nuklearrak dituen Ipar Korearekin duten gatazka, edota Txina Asia eta Pazifikoan lortzen ari den hegemoniari aurre ez egitea).

Defentsari dagokionez, murrizketak egitearen kontra daude, eta indar militarrean oinarritutako disuasio-politika bat berrezartzea bermatzen dute.

Immigrazioa

AEBetako hego-mendebaldeko mugan harresi bat sortzearen alde daude, "legearen inperioa gordetzeko mugalde zein sarbideetan".

Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika gradu-ondoko titulu bat duten atzerritarrei bisa lortzea erraztuko dien programa zabaltzea bermatzen dute.

Etorkin legalei nazioari egindako "bizi-ekarpenak" aitortzen dizkiete, baina legez kanpoko immigrazioaren aurka borrokatuko direla esaten dute, eta legez kanpoko immigrazioa herrialdearentzat eta bertako langileentzat kaltegarria dela.

Legearen kontra nahita egiten duten horiei edozein amnistia ematearen kontra daude, "zintzo jokatzen dutenentzat bidezkoa ez delako".

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena