AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

Demokraten batzordea

Alderdi Demokrataren hauteskunde programaren gakoak

Batzorde Nazionalean onartuko dute programa demokratek. Horretan, besteak beste, sexu bereko pertsonen arteko ezkontza eskubidea babestu, eta migrazio erreforma onartzeko konpromisoa hartzen dute.

Hauteskunde programa batzarrean onartuko dute demokratek. Argazkia: EFE
Hauteskunde programa batzarrean onartuko dute demokratek. Argazkia: EFE
Hauteskunde programa batzarrean onartuko dute demokratek. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Demokratek hauteskunde programaren jarraibideak argitara atera dituzte, hurrengo lau urteetara begira. Hauteskunde programa Charlotten (Ipar Carolina) egiten ari diren demokraten batzordean onartuko dute ordezkariek. Batzorde horretan, Barack Obama berriz ere Presidentetzarako hautagai izendatuko dute. Ondokoak dira demokraten programaren puntu garrantzitsuenak:

Ekonomia

Gizarte maila ertaineko familiei zerga murrizketa handitzeko konpromisoa hartu dute demokratek. Gainera, zerga-kodea erreformatzearen alde egiten dute, aberatsek klase ertaineko familiek baino zerga gutxiago ordaindu ditzaten.

AEBetako enpresek enpleguak atzerrira eramatea saihesteko, elkarteen gaineko zergaren erreforma bat proposatu dute. Erreformaren bidez, enpresek zerga baxuagoak ordainduko dituzte.

Latinoamerikan "merkataritza aske eta bidezkoa zabaltzeko" ardura hartu dute demokratek; eta Karibeko herrialdeekin harreman ekonomiko "indartsuak" bultzatu nahi dituzte.

Finantza-merkatu gardenagoen alde ere egin dute.

Immigrazioa

Migrazioaren erabateko erreforma bat bultzatzeko konpromisoa adierazi du Alderdi Demokratak programan. Herritartasuna lortu nahi badute, paperik gabeko etorkinak "legera moldatzera, ingelesa ikastera eta zergak ordaintzera" behartuko ditu erreformak. Gainera, erreforma behin betikoa izan dadin, proiektua soilik Kongresuaren esku egotea nahi dute.

Gainera, Dream Act legea babesten dute. Paperik gabeko ikasle jakin batzuei herritartasuna lortzeko aukera emango die legeak.

Abortua

Abortuaren alde daude. Abortatzeko erabakia emakumeari eta familiari dagokien "erabaki pertsonala" dela argudiatzen dute demokratek.

Osasuna

2010ean onartutako osasun-erreforma babesten dute. Erreformaren arabera, kalitatezko osasun zerbitzua mundu guztiarentzat eskuragarria izateko, osasun-asegurua izan behar dute estatubatuarrek, derrigor. Demokratak erreforma hobetzeko prest daude, baina beti 2010ean onartutako parametroen barruan.

Atzerri politika eta Defentsa

Irakeko gerraren amaiera "arduratsua" eta Osama bin Ladenen heriotza gogora ekartzen ditu Alderdi Demokrataren programak.

Latinoamerikari dagokionez, "herritar oroko merezi dituzten oinarrizko eskubideak izateko", "Kuban eta Venezuelan askatasun handiagoa bultzatzea" eta "Kubako herriak bere etorkizuna libreki erabakitzea" bermatuko dute demokratek.

Alderdiak droga-trafikoaren gainean inoiz ikusitako presio handiena egingo du.

Arma nuklearren zabalkundeari aurrea hartzeko konpromisoa hartu dute, Iranen eta Ipar Korean presio handiagoa eginez.

Israelgo segurtasunarekiko konpromiso "apurtezinari" eutsiko diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea