AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

Demokraten Batzarra

Obama, azken esprinterako prest

Obama Alderdi Demokrataren hautagai izendatuko dute Charlotten (Ipar Karolina) irailaren 4tik 6ra bitartean izango den Batzarrean. Latinoen botoa harrapatzea batzarraren helburuetako bat izango da.

Batzarra irailaren 4tik 6ra bitartean izango da, Charlotten (Ipar Karolina). Argazkia: EFE
Batzarra irailaren 4tik 6ra bitartean izango da, Charlotten (Ipar Karolina). Argazkia: EFE
Batzarra irailaren 4tik 6ra bitartean izango da, Charlotten (Ipar Karolina). Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartetik aurrera, Alderdi Demokrataren 6.000 ordezkari baino gehiago bilduko dira Charlotten (Ipar Carolina) alderdiak hurrengo lau urteetara begira izango duen jarrera zehazteko, eta Obama berriz ere Presidentetzarako hautagai izendatzeko.

Gaur, astelehena, "Carolina Fest 2012" publiko guztiarentzat irekita egongo den ongietorri jaia antolatu dute demokratek. Astearte eta asteazkenean, batzarra Time Warner Cable Arenara joango da. Azkenik, irailaren 6an, ostegunean, Barack Obama presidenteak eta Joe Bidenpresidenteordeak euren izendapena ofizialki onartuko dute, 70.000 pertsona baino gehiago har ditzakeen Bank of America Stadiumen.

Dirudienez, Romneyk ez du lortu batzar baten ondoren hautagaiek lortu ohi duten bultzada. Gazteen, emakumeen eta gutxiengoen artean oraindik alde nabaria ateratzen dio Obamak errepublikanoari. Gainera, ingurumenaren babesa, osasun-erreforma eta hezkuntza gaietan, demokratak Romneyk baino babes sozial handiagoa du.

Obamak eta Alderdi Demokratak gaztedia eta etorkizuna ordezkatzen dutela eta Romney eta errepublikanoak iraganean geratu direla azpimarratu nahi dute demokratek batzarrean. Antonio Villaraigosa Los Angeleseko alkate eta Demokraten Batzarraren presidenteak Fox News Sunday saioan esan zuenez, errepublikanoen plataforma "1812ko plataforma alderdikoia dirudi".

Batzarrean parte hartuko duten hizlarien artean, besteak beste, Bill Clinton presidente ohia, Michelle Obama lehen dama eta Elizabeth Warren Massachussetts estatuaren senaturako hautagaia daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea