Politika -

Katalunia

I27ko zerrenda osatzeko aurreakordioa itxi dute Masek eta Junquerasek

“Aurreakordioaren” xehetasunak entitate soberanistei eta gainerako alderdi politiko independentistei azalduko dizkiete bilera berri batean, astearte honetan, 16:30ean.

Elkarte soberanistetako ordezkariak. Argazkia: EFE
Elkarte soberanistetako ordezkariak. Argazkia: EFE
Elkarte soberanistetako ordezkariak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas (CDC) Generalitateko presidenteak eta Oriol Junqueras ERCko buruzagiak ?oinarri oso sendoak dituen aurreakordioa? itxi dute irailaren 27ko hauteskundeetara zerrenda bakarrean aurkezteko, Josep Rull CDCko koordinatzaile nagusiak jakitera eman duenez.

?Aurreakordioaren? xehetasunak entitate soberanistei eta gainerako alderdi politiko independentistei azalduko dizkiete bilera berri batean, astearte honetan, 16:30ean, Generalitateko jauregian.

Astelehen honetan 14:00etatik aurrera bilera egin dute. Mas eta Junqueras gain, gaurko bileran Josep Rull eta Lluis Corominas CDCko buruzagiek, Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak, David Fernandez CUPeko diputatuak eta Xevi Genero alderdi horretako buruzagiak parte hartu dute, baita UDCko eta PSCko zatiketa independentistetako ordezkariek ere: Antoni Castella (Democrates de Catalunya) eta Magda Casamitjana eta Pere Almeda (Moviment d'Esquerres).

Era berean, Jordi Sanchez ANCko presidentea, Muriel Casals Omnium Culturaleko presidentea eta Josep Maria Vila d'Abadal Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko (AMI) ordezkaria bileran izan dira.

Bederatzi orduko bilera baten ondoren, aurreakordioaren berri eman du Rullek. Astearteko bileran ituna ?hedatzea? helburu dutela azpimarratu du, hauteskundeak ?irabazi ahal? izateko.

Hala ere, akordioaren xehetasunak ez dituzte asteazkenera arte jakitera emango.

?Itxaropentsu? eta ?baikor? agertu da Rull. Oriol Junqueras ERCko buruzagia, ostera, zuhurrago mintzatu da. ?I27ko plebiszitua eta independentzia irabaztea bermatzeko aurreakordio baten aukeraz? hitz egin du Junquerasek.

Oriol Junqueras eta Marta Rovira ERCko buruzagiak efe

Oriol Junqueras eta Marta Rovira ERCko buruzagiak. Argazkia: EFE

?Akordioa mundu guztira hedatzea da gure borondatea, baita CUPi ere?, azpimarratu du ERCko buruzagiak. Junquerasen hitzetan, ?zenbat eta gehiago izan, hobeto? I27an garaipena lortzeko.

Gizarteko kide bat zerrendaburua izango litzateke, baina Masek eta Junquerasek ere zerrendan parte hartuko lukete, iturri soberanistek jakinarazi dutenez.

Baikor

Entitate soberanistak bileratik ateratzen aurrenak izan dira. Bost ordu bilduta eman ondoren, behin betiko itun bat ?datozen egunetan? ixteko baikor azaldu dira.

Beranduago CUPeko kideek bilera utzi dute eta CDC eta ERC bakarrik geratu dira.

?Eztabaida zuzen batean modu zintzoan eta gardenean ekarpenak? egin dituztela jakitera eman du CUPek agiri batean. Batzarraren edukia Idazkaritza Nazionalaren esku utzi dute CUPeko ordezkariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak