Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

I27 Katalunian

Romeva: 'Irabaztera goaz; honek ez du atzera bueltarik'

Bide orriaren pausoak zehaztu ditu ‘Junts pel si’ zerrendak: “Kataluniako konstituzio” bat egiten hastea eta Espainiako ordenamendu juridikotik “deskonexioa” pixkanaka aurrera eramatea.

Mas, Junqueras, Romeva, Forcadell eta Casals, 'Junts pel si' zerrendaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Mas, Junqueras, Romeva, Forcadell eta Casals, 'Junts pel si' zerrendaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Mas, Junqueras, Romeva, Forcadell eta Casals, 'Junts pel si' zerrendaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

?Irabaztera goaz?, adierazi du Raul Romeva ?Junts pel si? zerrendako buruak. I27ren ondoren ?atzera bueltarik? ez dagoela ohartarazi du Romevak. CDCk, ERCk eta elkarte soberanistek adostutako zerrendak berehala independentzia lortzeko bide orria aurkeztu du gaur. Nahiz eta Estatuak Kataluniako autogobernuari eta erakundeei blokeoa jarri, independentzia lortzeko pausoak zehaztu dituzte.

?Junts pel si? (Batera, baiezkoaren alde) zerrendaren aurkezpenean, prozesu soberanistaren ?arriskuen? jakitun dela esan du Romevak, baina Kataluniako etorkizunarentzako ?abagune? bat dela nabarmendu du. Ekitaldia Kataluniako Historia Museoaren zabaltzan egin dute.

ICVko eurodiputatu ohiaren hitzetan, irailaren 28an prozesuarekin aurrera jarraitzeko gehiengo nahikoa lortzen baldin badute, Parlamentu berriak Kataluniaren borondatea aldarrikatuko du eta Estatu independente bat osatzeko prozedurari hasiera emango dio.

?Ozenago esan daiteke, baina argiago ez?, erantsi du Romevak. Ondoren, adostutako bide orriaren pausoak azaldu ditu zerrendaburuak: herritarren parte-hartzearekin ?Kataluniako konstituzio? bat egiten hastea eta Espainiako ordenamendu juridikotik ?deskonexioa? pixkanaka aurrera eramatea.

Horretarako, ?Estatu egiturak? garatzeko legeak onartu beharko dituztela azaldu du. Zentzu horretan, Espainiako ordenamendu juridikoa ordezkatzeko ?iragankortasun juridikoaren legea? onartzea berebizikoa izango dela gaineratu du Romevak.

Blokeoaren mehatxua

Pauso horiek emanda, prozesua ?independentzia adierazpen batekin bukatuko da?, esan duenez. Hala ere, Estatuak ?gauzak batere erraz jarriko ez? dizkiela onartu du hautagaiak.

?Prozesuan Estatuak Kataluniako autogobernuari, Gobernuari eta Parlamentuari blokeoa jartzen baldin badie, independentzia berdin aldarrikatu eta iragankortasun juridikoaren legea onartuko dugu?, azpimarratu du.

Mas: ?Egiteko prest gaude; ondo egiteko prest?

Independentistek hilabeteak ?indarrak batzen? eman dituztela goraipatu du Artur Mas Generalitateko presidenteak hitzaldi labur batean. ?Egiteko prest gaude; ondo egiteko prest?, nabarmendu du. ?Ondo egitea beharrezkoa denean hautestontziak jartzea da, eta berriro egingo dugu I27an?, erantsi du.

Junqueras: "Salbuespenezko akordio bat, ezohiko erronka batentzako"

Bestalde, ?ezohiko erronka batentzako salbuespenezko akordio bat? lortu dutela adierazi du Oriol Junqueras ERCko buruzagiak. Independentzia lortzeko pausoak ematea ?eskubide bat ez-ezik, beharrizan? bat dela azpimarratu du Junquerasek.

?Iragana, erresistentzia garaiak, gogorarazteko?, eskatu du Muriel Casals Omnium Culturaleko presidenteak. ?Espainia eraldatzeko katalanismoaren ametsa ezinezkoa? dela bistan geratu da, zerrendako hirugarrenak ohartarazi duenez.

Azken urteetan Kataluniako herritarrek egindako manifestazioak gogorarazi ditu Carme Forcadell ANCko presidente ohiak. Kataluniak ?bakean eta gatazkarik gabe bizitzeko Estatu propioa behar du?, esan du zerrendako bigarrenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur