Politika -

Kataluniako hauteskundeak

Guardiolak itxiko du CDC eta ERC alderdien zerrenda

Ramon Tremosak (CiUko eurodiputatua) eman du horren berri Twitterren duen kontuaren bidez.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pep Guardiolak (Bayern Munich taldeko entrenatzailea) CDC, ERC eta subiranotasunaren aldeko alderdiek irailaren 27ko hauteskundeetara begira osatutako hautagaitzaren zerrendan parte hartuko du (azken postuan, hain zuzen), Ramon Tremosa CiUko eurodiputatuak Twitter bidez jakitera eman duenez.

Guardiolak, Bartzelona taldeko jokalari eta entrenatzaile ohiak, beti agertu da independentziaren alde, eta Kataluniako Batzorde Nazionalaren eta Òmnium Cultural erakundearen kanpainetan esku hartu du orain baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako Hauteskundeak gaur