22:55

Kataluniako Hauteskundeak 2021

I27 Katalunian

Rajoyk ez du aldebakarreko independentzia adierazpenik onartuko

Agentziak | Erredakzioa

Legeari “aurrez aurreko eraso” bat izango litzatekeela ohartarazi du Gobernuko presidenteak. “Etorkizunean batzuek sor dezaketen edozein arazori” aurre egiteko “prest” dago Exekutiboa, erantsi duenez.

  • Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidentea. Argazkia: EFE

    Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Kataluniaren aldebakarreko independentzia adierazpen bat legeari “aurrez aurreko eraso” bat izango litzatekeela ohartarazi dio Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Artur Mas Generalitateko presidenteari, eta Espainiako Exekutiboak onartuko ez duela erantsi du. “Etorkizunean batzuek sor dezaketen edozein arazori” aurre egiteko “prest” dago Exekutiboa, gaineratu du.

“Norbaitek legearen aurka etorkizunean aldebakarreko adierazpenak egiten baldin baditu, hori legeari eta elkarbizitza arauei aurrez aurreko eraso bat izango litzateke, ez luke aurrekaririk izango herrialde demokratikoetan, eta Gobernuak ez luke onartuko, besteak beste, bere betebeharra delako”, adierazi du.

Abdelmalek Sellal Aljeriako lehen ministroak eta Rajoyk prentsaurreko bateratua eman dute Moncloa jauregian. “Mendeak baturik” eman dituena hautsi nahi duten pertsonen “aurka” dagoela esan du Rajoyk. Exekutiboko buruzagiaren hitzetan, “herritarren benetako arazoak eta interes orokorra ez zaizkie axola” eta, gainera, Katalunian “zatiketa sortu” dute.

“Legetik at ezer ez da posible”

Katalunian “bi erraldoiren arteko talka” gertatzeko arriskuaz galdetu diote kazetariek Rajoyri. Independentziaren aldeko zerrendak prozesuan atzera bueltarik ez dagoela eta irabaztera doazela esan zuen astelehenean. Talkarik gertatuko ez dela erantzun du Espainiako gobernuburuak. Rajoyren esanetan, “legearen barruan guztia posible da, baina legetik kanpo ezer ez da posible”.

Legetik kanpo “joko arauak hautsi” egiten direla azaldu du Rajoyk. Agintariaren ahotan, herrialde batean “bakoitzak nahi duena egiten badu, legea gaindituz, egoera barregarri baten aurrean geundeke”.

“Ondorioz, ez dago erraldoien arteko talkarik. Bide hori hartzea erabaki dute, besterik ez, baina ezin dute. Hauteskundeak deitu ditzakete, baina ez demokrazia garatu baten legea eta Konstituzioa urratu”, azpimarratu du.

azpimarratu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena