Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

I27

Rigolek, Benachek eta De Gispertek Junts pel siren zerrenda ixten dute

Kataluniako Parlamentuaren bi presidente ohiek eta jarduneko presidenteak Bartzelonako zerrenda ixten dute, Pep Guardiola Bayern Municheko entrenatzailearen aurretik.

Junts pel si. Artxiboko irudia: EFE
Junts pel si. Artxiboko irudia: EFE
Junts pel si. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Rigol eta Ernest Benach Kataluniako Parlamentuaren bi presidente ohiek eta Nuria de Gispert jarduneko presidenteak Junts pel siren Bartzelonako zerrenda ixten dute, Pep Guardiola Bayern Municheko entrenatzailearen aurretik. Guardiola zerrendaren azken lekuan joango da.

Junts pel sik agiri batean jakitera eman duenez, Ganberako hiru presidente ohiek zerrenda independentista bateratua sinbolikoki itxiko dute, Bartzelonako jokalari eta entrenatzaile ohiarekin batera.

Joan Rigol (Torrelles de Llobregat, 1943) Kataluniako Parlamentuaren presidentea izan zen 1999tik 2033ra bitartean eta Erabakitzeko Eskubidearen Itun Nazionaleko presidentea da; Ernest Benach (Reus, 1959) Ganberako presidentea izan zen 2003tik 2010era bitartean, eta Nuria de Gispert (Bartzelona, 1949) jarduneko presidentea 2010az geroztik dago karguan.

Rigol eta De Gispert Unioko buruzagi kritikoak izan ziren, eta CiUko federazioa hautsi zenean alderdia utzi zuten biek. Democrates de Catalunya sortu zuten bi politikariek. Independentziaren aldeko autua egin zuten; izan ere, alderdiko kide batzuk Junts pel si zerrendan daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika albisteak