Kataluniako Hauteskundeak 2024 -
Obamaren hitzak
Artur Mas: 'Gobernu zentralak laguntzak etengabe behar ditu'
Gainerako estatuek Espainiarekin “arazo” bat sor diezaiekeen adierazpen bat egitean interesik ez izatea ulertzen duela adierazi du Generalitateko presidenteak.
Agentziak | Erredakzioa
Artur Mas Kataluniako presidentearen hitzetan, Gobernu zentralak ?etengabe laguntzak behar ditu Kataluniako gizartea konbentzitzeko kapaz ez delako?, baina Kataluniarekin hitz egin beharrean atzerriko agintarien babes hori bilatzeak harritzen du.
Barack Obama AEBetako presidenteak asteartean egindako adierazpenen inguruan hitz egin du Masek Onda Cero irratian. ?Kataluniarekin edo gabe, Espainiak baturik eta Estatu garrantzitsu bat izaten jarraituko du?, esan du Generalitateko buruzagiak.
Inoren adierazpen espliziturik bilatu ez duela ziurtatu du Masek. Hala ere, gainerako estatuek Espainiarekin ?arazo? bat sor diezaiekeen adierazpen bat egitean interesik ez izatea ulertzen duela adierazi du Generalitateko presidenteak, baina independentzia heltzen baldin bada egin beharko dutela ohartarazi du.
Rajoy, Obamaren adierazpenekin ?erabat? ados
Bestalde, AEBetako presidentearen adierazpenekin ?guztiz? ados dagoela azpimarratu du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak, berak ere ?Espainia indartsu eta batu? bat nahi duelako, eta ?mundu guztiko buruzagi gehienak? uste berekoak dira.
Exekutiboko presidenteak Kongresuan egin ditu adierazpenak. AEBetako agintariaren hitzak ?positiboak? direla uste du Rajoyk. Zentzu horretan, orain dela gutxi Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak egindako adierazpenen oso antzekoak direla gogorarazi du.