Publizitatea
Itxi

2015/09/01

11:09

Politika

Aldebiko bilera

Merkel Rajoyrekin dago Kataluniako auziaren aurrean

agentziak | erredakzioa

Alemaniako kantzilerrak Europar Batasuneko estatu bakoitzaren lurraldearen osotasuna eta subiranotasuna bermatzen duen legedia errespetatzeko deia egin du.

1:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak babesa eman dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari Kataluniako auziaren aurrean, eta Europar Batasuneko estatu bakoitzaren lurraldearen osotasuna eta subiranotasuna bermatzen duen legedia errespetatzeko deia egin du.

Merkeli galdera egin diote Kataluniaren egoeraren inguruan Berlinen Rajoyrekin batera, bilera egin ostean, eman duen prentsaurrekoan. Atzotik ari dira aldebiko goi-bilera egiten.

Alemaniako Gobernuko buruak aitortu du Kataluniaz hitz egin duela Rajoyrekin, bai alor politikoan bai ekonomikoan, eta estatu bakoitzaren eta nazioartearen legediak errespetatzeko beharra azpimarratu du.

Bere esanetan, Rajoyk eta biek "oso antzeko" iritzia dute Kataluniaren inguruan: "Gai horretan ez dugu inolako desadostasunik".

Generalitatearen erantzuna

Neus Munte Kataluniako Gobernuaren bozeramailearen iritzian, Angelen Merkelek adierazpenak ezin daitezke Kataluniako prozesu soberanistaren aurkako jarreratzat hartu, Europar Batasuneko hitzarmenaren artikuluak dioena esatera mugatu baita.

"Katalunian bizi dugun prozesuaren kontrako iritzi politiko pertsonalik ez du eman; agian horixe espero zuen Mariano Rajoyk", erantsi du.

Generalitateak Europar Batasuneko legedia ezagutzen duela eta artikulu guztiak errespetatzen dituela azpimarratu du Muntek. "Irailaren 27ko hitzorduak izaera demokratikoa dauka eta hauteskundeak deitu ditugu Espainiako Gobernuak galdeketa bat egitea debekatu zuelako", azaldu du.

Horrez gain, Merkelek Kataluniari buruz hitz egin izanak "agerian utzi du Kataluniako auzia nazioarteko gai bilakatu dela".

Nazioarteko gaiak aztertzeko Merkelekin egindako bileran Rajoyk Katalunia hizpide izanak erakutsi du irailaren 27ko hauteskundeak "ez-ohikoak" direla, nabarmendu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;