Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Enpresarien aurrean

Independentziaren ondorio txarrak ez puzteko eskatu du Masek

Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri Gaietarako ministroak, bere aldetik, "Estatu kolpe juridiko"tzat jo du Generalitatearen presidenteak erreferenduma deitzea.

Artur Mas Generalitatearen presidentea. Argazkia: Efe
Artur Mas Generalitatearen presidentea.
Artur Mas Generalitatearen presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas

Bartzelonan egiten ari diren Familia Enpresaren XV. Kongresuan azaldu duenez, Europar Batasuna aldatu egin behar da, egitura eta funtzionamendua batez ere, eta egitura federalaren alde agertu da "Estatu kopuruari garrantzia gutxiago emanez".

Masek AEBen adibidea jarri du, izan ere, 300 milioi biztanle bizi dira bertan, 50 estatu baino gehiagotan banatuta, eta Europar Batasunak 500 milioi biztanle ditu eta 27 estatu bakarrik.

"Estatu kolpe juridikoa"

Bestalde, Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri Gaietarako ministroak ohartarazi du Artur Mas Generalitatearen presidenteak Kataluniaren independentziaz erreferenduma deitzen badu "Estatu kolpe juridikoa" izango dela.

Ministroaren esanetan, "legez kanpoko erabaki bat izango litzateke, Estatu kolpe juridiko bat". Hori dela eta, Masek "deitzen badu, Gobernuak helegitea aurkeztuko du eta Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utziko du erreferenduma", ministroak gaineratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea