13:54

Kataluniako Hauteskundeak 2021

Inkesten emaitzak

CiUk ez du gehiengo absoluturik lortuko, inkesten arabera

Erredakzioa

Kazeta nagusienak egindako inkesten arabera, Artur Masen alderdiak 60-64 eserleku lortuko lituzke eta ERC bigarren indarra bihurtuko litzateke.

02:41
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Azaroaren 25ean Katalunian izango diren hauteskundeen harira La Vanguardia, El Periódico, El País, El Mundo eta ABC komunikabide nagusienak igande honetan argitaratu dituzten inkesten arabera, CiUk hauteskundeak irabaziko lituzke baina ez luke gehiengo absolutua lortuko.

La Vanguardiak 'CiUren aurrerapena moteldu da' izenburua eman dio inkestari. Kazeta honen arabera, Masek 62-64 eserleku lortuko lituzke.

El Periodico de Catalunyak, berriz, 'CiUk hondoa jo du' titulatu du Kataluniako hauteskundeei buruzko inkesta. Honen ustez, Masek duela bi urte lortutako emaitza berdinak lortuko ditu. Halaber, ERC bigarren indarra bihurtuko litzateke, 19-20 eserleku lortuta.

El Paisen arabera, ordea, CiUk 62 eserleku irabaziko lituzke eta ERC ezustekoa emango luke 18 eserlekuekin lortuta. Izan ere, El Paisek dioenez, ERC "referendum subiranorako giltza" izango da.

El Mundoren inkestak dioenez, duela bi urte lortutako eserleku kopuru gutxiago eskuratuko lituzke Artur Maseko alderdiak (60-63 eserleku).

ABCk argitaratutako inkestak beste 62 eserleku eman dizkio CiUri eta. Kazeta honentzako, PP bigarren indarra bihurtu litzateke Kataluniako Parlamentuan.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena