Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

Ekitaldia Bartzelonan

Masek 'Espainiak suntsitu nahi duen azken presidentea' izan nahi du

Ustelkeriarekin erlazionatzen duen balizko txosten polizialari dagokionez, Masek "kataluniar herriaren ahotsa estaltzeko Estatuko estoldak" erabiltzen ari direla ohartarazi du.

Artur Mas, Bartzelonako ekitaldian. Argazkia: Efe
Artur Mas, Bartzelonako ekitaldian.
Artur Mas, Bartzelonako ekitaldian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas CIUko hautagaiak "espainiar Estatuak suntsitu nahi duen Generalitateko azken presidentea" izateko nahia agertu du igande honetan ospatutako ekitaldi batean, bere ondorengoa "Espainiaren menpe egongo ez dela" uste baitu.

" Espainiak era zikin batean suntsitu nahi duen Kataluniako azkenengo presidentea izatea espero dut, nire ondorengoa Espainiaren menpe egongo ez dela uste baitut", adierazi du Masek CIUk Bartzelonako Mar Bella pabilioian 3.000 jarraitzaileren aurrean eginiko ekitaldian.

"Ziurrenik, hurrengo legegintzaldia izango da presidente bezala egingo dudan azkena, epe horretan herrialde propioa izateko bidea eraiki nahi baitut, nire ondorengoek lan horretan jarraitu dezaten", ziurtatu du CIUko hautagaiak.

Balizko ustelkeria kasua

Ustelkeriarekin erlazionatzen duen balizko txosten polizialari dagokionez, Masek "kataluniar herriaren ahotsa estaltzeko Estatuko estoldak" erabiltzen ari direla ohartarazi du. "Edozertarako prest daude, gezurretan aritzeko edota froga faltsuak eraikitzeko".

CIUri gehiengo absolutua ematen ez dieten inkestei dagokienez, "gobernu zentralari aurre egin diezaiokeen gobernu katalan indartsu bat aukeratzeko" eskatu die herritarrei.

"Ezin da horrelako guda batera indarrik gabeko armada bat bidali", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea