Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

TV3en inkesta

CiUk hauteskundeak irabazi ditu, baina gehiengo nagusia urrun dauka

Artur Masek 54-56 ordezkari lortuko lituzke, gehiengo absolutuaren 68etatik urruti. 2010ean 62 eserleku lortu zituen. ERC bigarren alderdia izango litzateke, ordezkarien kopurua bikoiztuta.

Artur Masek ez du gehiengo absolutua lortu. Efe.
Hauteskundeak Katalunia | TV3en inkesta
Kataluniako TV3 telebista kateak egindako inkestaren emaitzak

00:56

L.E.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Masek eta CiUk irabazi dituzte Kataluniako hauteskundeak, baina ez dute, hala ere, gehiengo absolutua lortu. Hauteslekuen kanpoaldean egindako inkestaren arabera, CiUk 54 eta 56 eserleku artean lortuko ditu, 2010ean 62 lortu zituen.

ERC bigarren alderdi garrantzitsuena izatera pasako da, 10 ordezkari izatetik 20-23 izatera pasako baita Oriol Junquerasen alderdia.

PSC, bestalde, galtzaile aterako da; sozialistek 10 ordezkari inguru galduko dituzte Kataluniako Parlamentuan: 28 diputatu lortu zituzten 2010ean eta gaur 16-18 ordezkari inguru aterako dituzte.

PPCk, berriz, 2010eko emaitzei eutsiko die: 18 ordezkari ditu eta 16-18 ordezkari inguru ematen dizkio inkestak.

ICVri dagokionez, 10-12 ordezkari lortuko ditu, duela bi urte lortutako 10en antzera.

Gainontzeko alderdiei dagokienez, CUP alderdiak 5-6 eserleku lortuko ditu, bere lehen agerraldian. C's-ek berriz, gora egingo du, 3 ordezkari izatetik 6-7 izatera pasako dira. Besteak, UPyD barne, ordezkaritzarik gabe geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea