13:47

Kataluniako Hauteskundeak 2021

Negoziazioa

Mas ERCri zuzendu zaio gobernu 'indartsua' osatzeko nahian

Erredakzioa

Koalizio gobernua baztertuta, "ahalik eta egonkortasun handiena duen formula" bilatzearen alde egin du, "Ongizate estatua eta kontsulta bermatzeko".

  • Katalunia hauteskundeak | Masek alderdi baten babes iraunkorra nahi du

    Hauteskundeak aurreratzeagatik damurik ez duela esan du Artur Masek. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
Artur Mas generalitateko jarduneko presidente eta hautagaiak gobernu "indartsua" osatzeko proposamena berretsi dio ERCri. Gobernu horrek legegintzaldi berria kontsulta egingo duela bermatu eta krisia gainditzeko zein politika Ongizate Estatua indartzeko.

Prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera, aukerarik onena ERCrekin koalizioan gobernatzea izango litzateke, bi alderdiak Ongizatearen alde eta kontsulta egitearen alde daudelako. Hala ere koalizioa posiblea ez dela onartu du, eta, horren ordez, "egonkortasun handiena ematen duen formula batean lan egitea" proposatu du.

"Bestela, ez da gobernu indartsurik ez seriorik izango, eta Kataluniak ezin izango du krisia gainditu, Ongizate estatua indartu eta kontsulta bermatu", azaldu du.

Bilera ERCrekin

Jarduneko presidenteak ERCk aurreko eguneko bileraren ostean esandakoei erantzun die, eta bilera horretan Oriol Junquerasek autodeterminazio kontsulta 2013an egin behar zenik aipatu ere ez zuela egin esan du.

CiUk kontsulta hori legegintzaldi berrian egiteko duen konpromisoa berretsi du Artur Masek, eta horrek Parlamentua osatzeko premia sortzen du. Masek ez du, ondorioz, data zehatzik aipatu: "Gauza bat da azkar joatea, eta, bestea, gauzak edozein moduan egitea".

Damurik ez

Bestalde, hauteskundeak aurreratzeko erabakiaz damurik ez duela azpimarratu du CiUko liderrak, hori baitzen, bere ustez, erabakirik egokiena.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena