21:23

Kataluniako Hauteskundeak 2021

A-25

ERCrekin eta PSCrekin negoziatuko du CiUk, galdeketa lehenetsita

Erredakzioa

PPCrekin ituna lortzea baztertu du Artur Masek. CiUko buruak argitu du ez zuela dimisioa ematea ''inolaz ere'' pentsatu emaitzak jakin ondoren.

01:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Artur Mas Kataluniako jarduneko presidenteak eta CiUko buruak esan duenez, independentziaren inguruko galdeketa ''lehentasunezko gaia'' izango da Generalitatea gobernatzeko asmoz gainerako indar politikoekin negoziatzeko orduan. Horren haritik, ERC (bigarren indarra) bilatuko duela adierazi du, PSC baztertu gabe. Josep Antoni Duran Lleida CiUko idazkari nagusiak ez du PPCri buruz hitz egin kide posible moduan, eta, horren inguruan galdetuta, Masek esan du PPC ez aipatzea ez dela ''ahaztura'' izan.

Artur Masek azaldu duenez, koalizioko Gobernu bat osatzeko edota CiU soilik buru duen bat eratzeko aukerarekin bilatuko ditu akordioak (azken kasu horretan kanpoko "babes egonkor eta oso argiarekin", egunerokoa kudeatzeko bezainbestekoa). Hori bai: datorren legealdian galdeketa bat egiteari inolaz ere uko egin gabe joko die negoziazioei CiUk. Masek Gobernu berri baten lidergoa hartzeko konpromisoa hartu du, eta igandeko emaitzek koalizioan joatera edo kanpoko babesa bilatzera behartzen dutela gaineratu du, ''katalanek hala nahi dutela adierazi dutelako hauteskundeetan''.

CiUko zuzendaritzako kideekin bilera egin ondoren, agerraldia egin dute Josep Antoni Duran Lleidak eta Artur Masek, hauteskundeen emaitzak baloratzeko. Agerraldi horretan, Duranek esan du emaitzak ez direla ''urrutitik ere'' espero zituztenak, eta Artur Masek hauteskundeak beharrezkoak zirela nabarmendu du. Ildo horretan, hauteskundeak aurreratu izanarekin damu ez dela berretsi Kataluniako jarduneko presidenteak. Halaber, emaitzak jakin ondoren ez zuela dimisioa ematea ''inolaz ere'' pentsatu esan du.

ERC ez da hurrengo Gobernuan egongo

ERC ez da Kataluniako Gobernu berrian egongo, eta oposizioko burua izaten saiatuko da, Artur Masen balorazioa baino ordu batzuk lehenago Oriol Junquerasek iragarri duenez. Hala ere, CIUrekin "oinarrizko helburuak" jasoko dituen agenda bat adosten saiatuko da. Helburu horien artean, horren esanetan, erabakitzeko eskubidearena egongo da.

Masi babesa ematea ''oso zail'' ikusten du PSCk

Artur Mas Generalitateko presidente berriz izendatzeko CiUri babesa ematea baztertu ez duen arren, aukera hori ''oso zaila'' dela onartu du Pere Navarrok, 2010eko izendapen ituna apurtu ondoren, CiUk ez baitu ''sinesgarritasunik'', haren iritzian. Igande honetako hauteskundeetan lortutako 20 eserlekuak ''emaitza txarra'' direla aitortu arren, Pere Navarro PSCko hautagaiak uste du Artur Masek ez duela lortu sozialistak ''bazterrean uztea''. Navarroren hitzetan, hori zen ''Masen helburuetako bat hauteskundeetan''.  Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruaren ustez, bestalde, PSCren emaitza ''txarra'' baina ''duina'' izan da, hauteskundeen ''baldintzak'' kontuan hartuta bereziki.

Masen estrategia politikoak 'porrot' egin du, Rajoyren ustez

PPren zuzendaritza nazionalaren arabera, igande honetako Kataluniako hauteskundeen emaitzek agerian uzten dute Artur Mas CiUren presidentearen "estrategia politikoak porrot" egin duela, eta, horren harian, ''zuzenketa'' egitea eskatu diote Masi. Edonola ere, Kataluniako Gobernu berriarekin elkarlanean aritzeko prest agertu da Mariano Rajoy. Garrantzitsuena etorkizuna dela esan du presidenteak, eta, horri begira, elkarlanean aritzeko prestutasuna agertu dio Kataluniako Gobernu berriari.

Gobernu berria, urtea bukatu baino lehen

Artur Mas CiUko buruak urtea bukatu baino lehen eta seguru aski Gabonak hasi baino lehen ere egingo du Generalitateko presidente karguaren zina, Parlamentuaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena