10:11

Udal eta Foru Hauteskundeak

EUSKADI IRRATIA

Arraiz: 'Herriak garbi esan digu; aldaketa bai, baino lasaiago'

Idoia Alberdi | EiTB.EUS

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Sortuko presidenteak esan du herria askoz ere zorrotzagoa dela EH Bildurekin, beste alderdi batzuekin baino. 'Hori guretzat positiboa da', esan du.

02:46
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak joan den igandeko udal eta foru hauteskundeen emaitzek utzitako argazki berriaren inguruan gogoeta egin du, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan. Arraizen aburuz, lurraldez lurralde egin behar dira irakurketak: Nafarroan eta Araban lortutako datuak oso onak direla esan du, eta Bizkaian botoek erakusten duten joera ere EH Bildurentzat positiboa dela gaineratu du. Gipuzkoako boto galera nabarmenaren aurrean, berriz, Sortuko presidenteak igandean egindako balorazioari eutsi dio: "Botoa eman digutenei entzun diegu, baina baita eman ez digutenei ere. Aldaketa soziala eta politikoa egin nahi dugu, baina argi geratu da beste modu batera kudeatu beharko dugula aldaketa hori. Aldaketak azkarregi egin nahi izan ditugu, eta jendeak garbi esan digu; aldaketak bai, baina lasaiago. Herritarrek benetan zer nahi zuten jakiteko usaimena falta izan zaigu".

"Duela lau urte oso emaitza onak lortu genituen, eta garbi dago ez dugula asmatu ondo kudeatzen. Jendeak uste izan du harrokeriaz jokatu dugula. Behin-behinean konfiantza eman ziguten, baina ez behin betiko. Guk pentsatu izan dugu euskal gizartea guk nahi genuena bezalakoa zela, baina ez da hala. Ametsari eusten diogu, baina herritarrekin batera egin behar da aldaketa", esan du.

Zaborren kudeaketa aipatu du, besteak beste. EH Bilduk hartutako konpromisoen artean erraustegia ez egitea lehentasuna izan dela eta horretarako apustu bat egin dutela adierazi du. "Garbi dago jendeak ez duela hori babestu. Hor bilatu behar da oreka; alderdi bezala zer nahi duzun eta herriak zer nahi duen", zehaztu du.

Dena dela, Arraizek uste du herritarrek "zorroztasun maila handiagoa" dutela eurekin, beste alderdi batzuekin baino. Zorroztasun hori positibotzat jo du: "Horrek esan nahi du ezberdinak garela eta herriak gehiago exijitzen digula guri".

Itunak

Hauteskunde ondorengo itunei buruz galdetuta, erakundeak osatzeko hautetsi gehien lortu dituzten zerrendak errespetatzearen inguruan EAJk esan duena begi onez ikusten du Arraizek, baina Gasteizko eta Nafarroako kasuetan aldaketa ahalbidetzea zilegi litzatekeela iritzi dio.

"Nafarroarako balio duenak badirudi Gasteizerako ez duela balio. Lehen indarra Gasteizen PP da, Marotoren PP, eta kontuan hartuta zer-nolako kanpaina egin duen, ez zaigu oso justua iruditzen EAJren irizpidea. Gasteizen zilegi litzateke printzipio hori haustea", esan du. Gasteizera aldaketa ekartzea EH Bilduren helburuetako bat dela eta horretan azkenera arte saiatuko direla agindu du.

Nafarroan, berriz, Arraizek garbi du EH Bildu izango dela "aldaketaren bermea" eta koalizioak "paper oso garrantzitsua" izango duela Foru Erkidegoaren etorkizunean. Alderdi ezberdinen arteko akordio zabala lortzea "erraza ez" dela jakitun, aldaketa ahalbidetzeko ahalegin guztiak egiteko prest daudela ziurtatu du. "Ni lau alderdiren arteko entente batetik nator, eta ez da erraza, gauzak aurrera ateratzea askoz gehiago kostatzen da, baina oso aberasgarria da; erabakiak asko eztabaidatu behar dira eta hori aberatsa da", gaineratu du. Beraz, "aldaketak merezi" duelako, "arduraz eta eskuzabaltasunez" jokatuko dutela esan du. Akordiorako Podemosek Madrildik jar ditzakeen oztopoei buruz, berriz, Arraizek Laura Perez Nafarroako Ahal Duguren zerrendaburuaren hitzak ekarri ditu gogora, erabakia Nafarroan hartuko dela nabarmendu baitzuen.

Bestalde, Sortuko buruzagiaren aburuz, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak hauteskundeen ondoren itunen inguruan esan dituenak "baieztatu egiten dute EAJk PSE-EE duela lehentasunezko bazkide gauza guztietarako". "Aliantza hori PNVren mesederako da. PSEk erkidego honetan gero eta gehiago hartuko duen papera makuluarena da. Hori jakina zen", esan du.

zen", esan du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena