11:27

Udal eta Foru Hauteskundeak

Elkarrizketa

'Akordio batek Legebiltzarrean EAJrekin elkar ulertzea erraztuko luke'

EFE

Hitzarmenak sozialistek Legebiltzarrean oposizioa egitea ez duela oztopatuko gaineratu du Idoia Mendiak.

00:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Idoia Mendia Euskadiko PSE-EEko idazkari nagusiak baieztatu duenez, EAJrekin udal eta foru gobernuak osatzeko negoziatzen ari diren hitzarmenak ez du oztopatuko sozialistek Eusko Legebiltzarrean sozialistek oposizioa egitea. “Hitzarmen batek, ordea, elkar ulertzeko giroa bultzatuko luke”, esan du.

EFE agentziari elkarrizketa eskaini dio Mendiak eta sozialistek jeltzaleekin udal eta foru gobernuak osatzeko izaten ari diren elkarrizketak izan ditu hizpide. “Negoziazioek emaitza ona lortzen badute, komunikazio hobea izango da bi alderdien artean eta Eusko Legebiltzarrean elkar ulertzeko giro hobea egongo da”, nabarmendu du.

“Horrek ez du esan nahi, ordea, sozialistak Urkulluren sostengu izango direnik”, gaineratu du.

“Gobernua kritikatuko dugu erratzen denean, eta adostasunak lortuko ditugu bat gatozenean”, azaldu du Mendiak. Idazkari nagusiaren ustez, “azkarregi” da udal eta foru gobernuetarako lortutako hitzarmenak datozen urtean Jaurlaritzako hauteskundeetan balioa izango duen edo ez esateko.

EAJren eta PSEren arteko “sintonia” 2013ko udazkenean hasi zela gogoratu du Mendiak, enpleguaren, fiskalitatearen, gizarte politiken, zerbitzu publikoen eta erakundeen erreformen inguruan lortutako adostasunarekin.

Bi alderdiak “partekatutako gobernuak” nola osatu aztertzen ari dira orain. Akordioak Bizkaian eta Gipuzkoan eta 37 udaletan gobernatzeko aukera emango lieke.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena