15:34

Udal eta Foru Hauteskundeak

Nafarroa

UPN eta PSN oposiziora doaz, baina 'ezegonkortasuna' iragarri dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Esparzak eta Chivitek bilera egin dute gaur eta batzar horretan buruzagi sozialistak baztertu egin du Esparzak Gobernua osatzeko egin dion proposamena.

  • Javier Esparza (UPN). Artxiboko irudia: EFE

    Javier Esparza (UPN). Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Javier Esparza eta Maria Chivite UPNko eta PSNko zerrendaburuek datorren legegintzaldian oposizioan egongo direla onartu dute publikoki, baina era berean Gobernu berriarekin Nafarroak "ezegonkortasun" arazoak izango dituela iragarri dute.

Esparzak eta Chivitek bilera egin dute gaur Nafarroako Foru Parlamentuan eta bertan buruzagi sozialistak uko egin dio PSNk eta Izquierda-Ezkerrak (I-E) gobernua osatzeko Esparzak egin dion proposamenari. I-Ek bederatzi ordezkari izango ditu Parlamentuan eta gobernu osaketa horrek UPNren (15 ordezkari) eta PPren (2 ordezkari) babesa izango luke.

Chiviteren esanetan, sozialistei ez dagokielako baztertu dute proposamena. Horren aurrean, erabakia partekatzen ez badute ere, onartzen dutela adierazi du Esparzak. Horren ondorioz, orain bi alderdiak oposiziora eta Nafarroa ezegonkortasunera joango direla azpimarratu du UPNko zerrendaburuak.

PSNko zerrendaburuak Esparzari adierazi dio UPNk Geroa Baik antolaturiko bilera erronda parte hartu behar zuela: "elkarrizketa bideak zabaltzea gutxienekoa da". Bestalde, sozialisten hitzetan, "ezinbestekoa da aldaketa politikoa gauzatzea eta UPN oposiziora pasatzea". Dena den, azpimarratu du ez dela haiek nahi zuten Gobernua osatuko.

Maria Chivitek berretsi du haren alderdiak ez duela EH Bildu dagoen itunetan parte hartuko eta berretsi du oposizio "arduratsua" egingo dutela, beti ere, hiritarrentzat ona dena, PSNren programa, printzipioak eta baloreak kontuan hartuta.

Bestalde, Javier Esparzak iragarri du UPN oposiziora joango dela, azken orduko sorpresarik ez baldin badago behintzat, eta oposizio "sendoa eta zorrotza" egingo duela.

Azkenik, nabarmendu du Nafarroan aldaketa politikoa gauzatzeko negoziatzen ari diren alderdiek ezberdintasun handiak dituztela alor garrantzitsuetan, hala nola, zerga politikan, azpiegituretan edo hezkuntzan; aitzitik, "UPN Gobernuan ez egoteko obsesioak batzen ditu".

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena