Udal eta Foru Hauteskundeak -

Gasteizko Udala

PSEk Urtarani boza zuria emango diola iragarri du Mendiak

PSEk ez du EAJren hautagaia babestuko, Andoainen jazotakoaren ondorioz, hitzartutako akordioa apurtutzat eman duelako. Horren ondorioz, litekeena da Javier Maroto popularra berriro alkate izatea.

Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Idoia Mendia
Idoia Mendiak PSEk Urtarani boza zuria emango diola iragarri du

0:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak iragarri duenez, boto zuria emango dio PSEk Gorka Urtaran EAJko hautagaiari Gasteizko Udalean. Mendiaren aburuz, EAJ-PSE ituna apurtu dute jeltzaleek Andoainen. Izan ere, udalerri horretan PSE-EEk alkatetza galdu du EAJren kide batek zuri bozkatu ostean (azkenean, EH Bilduk lortu du alkatetza).

Portugaleten (Bizkaia) egin du iragarpena Mendiak. Buruzagi sozialistaren irudiko, Andoainen jazotakoa "ez da onargarria". Horrenbestez, Urtaran babestu behar zuten Gasteizko zinegotzi sozialistek zuri bozkatuko dutela iragarri du.

Jeltzalek eta sozialistek Arabako hiriburua gobernatzeko ituna erdietsi zuten atzo; baina gaur, ezerezean geratu da akordioa.

PSE-EEko lau zinegotziek boza zuria ematen badute, litekeena da Javier Maroto popularra berriro alkate izatea, EAJk gehiengo absolutua behar duelako (14 zinegotzi).

EAJren eta EH Bilduren botoen artean, 11 zenbatuko lukete, eta Urtaranek Sumango-Hemen Gaude plataformaren eta Irabaziren babesa beharko luke.

Independenteen erreakzioak

Bestalde, Sumando-Hemen Gaude koalizioak iragarri duenez, Gorka Urtaran hautagai jeltzalearen alde bozkatuko du, Gasteizko Udalean aldaketa gauzatzeko haren botoa funtsezkoa bada.

Bestalde, Irabazi plataformak koordinazio-batzordea deitu du, egoera berriaren aurrean, behin betiko erabakia adosteko. Horren ostean, plataforma horrek iragarri duenez, Urtaranen alde ere bozkatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak PNV-EAJ Gorka Urtaran, Arabako Foru diputatua Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Idoia Mendia albisteak PSE-EE berriak Gasteiz Udal eta foru hauteskundeak 2023