00:01

Udal eta Foru Hauteskundeak

Koalizioa

EAJk eta PSEk gaur iragarriko dute Donostiako udal gobernurako ituna

agentziak | erredakzioa

Bi alderdiek baieztatu dute akordioa ez dagoela sinatuta, baina ia itxita dagoela, eta agerraldia egingo dute gaur goizean elkarrekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EAJk eta PSE-EEk Donostiako udalerako koalizio gobernua ixtear dute, eta gaur aurkeztuko dute, lehenengo udal batzarraren aurretik.

Eneko Goia alkateak eta Ernesto Gasco PSE-EEren bozeramaileak agerraldia egingo dute elkarrekin "udal gobernua osatzeko negoziaketen egoeraz" hitz egiteko, baina bi alderdiek baieztatu dute, sinatuta ez dagoen arren, akordioa ixtear dagoela.

Agerraldia 11:00etan izango da, eta lehenengo udalbatzaren bilera, eguerdian. Litekeena da bertan egotea Goiak izendatutako bost ordezkariak eta lau ordezkari sozialistak.

Udalbatza horretan, besteak beste, Udalak Donostia 2016 patronatuan izango dituen ordezkari berriak proposatuko ditu Goiak. Miren Azkarate zinegotzi jeltzalea eta Ernesto Gasco sozialista izango dira.

ta izango dira.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena