11:44

Udal eta Foru Hauteskundeak

PP

Quiroga: 'EAJk bi karta-sorta ditu, PSErekin eta EH Bildurekin'

EFE

PPko Euskadiko presidenteak esan duenez, EAJk "itun bikoitza du, bata, PSErekin, Euskadiri egonkortasuna emateko, eta beste bat EH Bildurekin, Nafarroan".

0:42
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arantza Quiroga PPko Euskadiko presidentearen irudiko, udal- eta foru-hauteskundeeen ostean, EAJk "bi karta-sorta ditu, eta itun bikoitza lotu du: bata, PSErekin, Euskadiri egonkortasuna emateko, eta bestea, berriz, EH Bildurekin, Nafarroan".

Maiatzaren 24ko udal- eta foru-hauteskundeen emaitzak aztertu ditu Quirogak EFEri eskainitako elkarrizketan. EAJk hegemonia instituzionala lortu du, eta PPk, berriz, 40.000 boto eta ordezkari gehienak galdu ditu.

Quirogaren esanetan, PSE "oker dago, EAJrekin lotutako itunak jeltzaleen asmo subiranoak geldituko dituela pentsatzen badu". "EAJk orain itun bikoitza du", esan du, "bi karta-sorta ditu: batetik, Euskadiri egonkortasuna emateko sozialistekin hitzartu du akordioa eta, bestetik, EH Bildurekiko aliantzari eusten dio, Nafarroan eta Gasteizen jazo den bezala".

"EAJk aldaketaren bat egin nahi duenean, EH Bilduren erreleboa dauka", adierazi du Quirogak, "sozialistek jeltzaleak babestuko dituzte, bero-bero egoteko, boterean mantentzeko eta kargu ugari izaten jarraitzeko". Hala ere, ohartarazi du PPko buruak, "horrek ez ditu geldituko EAJren estatus berrien harira har ditzakeen erabakiak".

Quirogak nabarmendu duenez, hauteskunde horietan EAJk pilatutako botere guztiari esker, litekeena da une batean bide subiranoa jorratu nahi izatea. "Eta orduan PSEren babesa ez badu, EH Bildurekin lotutako bigarren akordio hori aktibatuko du, erabakitzeko eskubidearen inguruan adosteko", iragarri du.

Gasteizen jazotakoaren harira, Quirogak esan duenez, Gorka Urtaranen hautaketa "legearen araberakoa izan zen, baina ez legitimoa, aldez aurretik herritarrak engainatu zituztelako, EAJk esan baitzuen ez zuela EH Bildurekin ezer eraikiko".

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena