Itxi

2015/06/19

11:50

Politika

DONOSTIA

EAJ-PSE koalizioak gobernatuko du Donostia, Goia eta Gasco buru direla

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eneko Goia alkateak Ernesto Gasco sozialista izango du bidelagun, alkateorde karguan.

1:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako Udala datozen lau urteotan zuzentzeko koalizio gobernua osatu dute EAJk eta PSE-EEk, eta gaur eman dituzte jakitera akordio horren inguruko xehetasunak. Eneko Goia alkate jeltzalearen ondokoa Eneko Goia sozialista izango da.

Akordioa sinatuta, udal gobernu berriak Donostiako Udaleko 27 zinegotzietako 16ren babesa izango du, EAJk 9 eta PSE-EEk 7 lortu baitzituzten udal hauteskundeetan. Udaleko sei arlo EAJren esku geratuko dira eta bost PSE-EEk zuzenduko ditu.

Donostiako Udalean bertan eskaini dute prentsaurrekoa bi alderdiotako ordezkariek, eta ituna sinatu dute agerraldian. Udalak larunbatean osatu zirenetik, Gipuzkoan EAJk eta PSE-EEk lortu duten lehendabiziko udal gobernua da Donostian osatu dutena.

Goia gustura agertu da eta akordio "ona" erdietsi dutela nabarmendu du. Horren hitzetan, "udal gobernu berriak egonkortasuna emango dio hiriari". "Ez atzera ez aurrera" dauden hainbat gai berriro abian jartzeko ordua dela gaineratu du alkateak.

Gascok ere akordioa "albiste ona" dela esan du. Sozialistak koalizioan gobernatzen "ohituta" daudela nabarmendu du, eta itun honek "emaitza onak" emango dituela aurreratu du.

Udal gobernu berria honela osatuta geratuko da:

Eneko Goia: alkatea

Ernesto Gaso (PSE-EE):  Lehen alkateordea. Ekonomia, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoa.

Miren Azkarate (EAJ): Bigarren alkateordea. Donostia 2016, Kultura, Euskara eta Hezkuntza.

Duñike Agirrezabalaga (PSE-EE): Hirugarren alkateordea. Auzoak eta deszentralizazioa, Berdintasuna eta Lankidetza.

Juan Ramon Viles (EAJ): Laugarren alkateordea. Presidentetza, Gardentasuna, Giza Baliabideak eta Berrikuntza.

Enrique Ramos (PSE-EE): Hirigintza, Etxebizitza eta Hirirako Proiektuak.

Jaime Dominguez Macaya (EAJ): Gobernu-batzordeko idazkaria. Ogasuna eta Finantzak.

Marisol Garmendia (PSE-EE): Espazio Publikoak, Ekologia eta Jaiak.

Aitziber San Roman (EAJ): Gizarte Ekintza.

Pilar Arana (EAJ): Mugikortasuna eta Garraioa.

Miguel Angel Dominguez (PSE-EE): Bide Publikoak eta Ingurumena.

Martin Ibabe (EAJ): Kirolak eta Gazteria, Hiri Segurtasuna eta Babes Zibila.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;