18:46

Udal eta Foru Hauteskundeak

Ahaldun nagusia

Araba 'akordiotik' gobernatuko duela iragarri du Ramiro Gonzalezek

Agentziak | Erredakzioa

EAJk eta PSE-EEk ahaldun nagusi berriari babesa eman diote. PPk, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ciudadanosek, ostera, boto zuria eman dute, eta Irabazik bere hautagaiari eman dio babesa.

1:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Foru Gobernua “akordiotik” zuzentzeko konpromisoa hartu du gaur Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusi berriak. Ahaldun nagusi izendatu dute EAJren eta PSE-EEren botoekin. Foru Exekutiboaren lehentasunak susperraldi ekonomikoa eta lanpostuak sortzea izango direla aurreratu du Gonzalezek.

Gonzalezek Javier de Andres (PP) ordezkatuko du karguan. EAJko 13 eta PSE-EEko bost batzarkideek foru Gobernuari babesa emango diote; izan ere, jeltzaleek eta sozialistek koalizioko Exekutibo bat osatzeko aurreakordioa adostu dute.

EAJren eta PSEren eserlekuek ez dute gehiengoa bermatzen Batzar Nagusietan; izan ere, 51tik 18 baino ez dira. Ondorioz, egitasmo nagusiak aurrera ateratzeko akordio zabalagoak lortu beharko ditu Ramiro Gonzalezen Gobernuak.

EAJk eta PSE-EEk ahaldun nagusi berriari babesa eman diote. PPk, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ciudadanosek, ostera, boto zuria eman dute, eta Irabazik bere hautagaiari eman dio babesa.

Gutxiengoan egoteak beste alderdi batzuekin “akordioak bilatzera behartuko” diola onartu du ahaldun nagusi berriak. Hala eta guztiz ere, aurreko legealdian PPk Aldundia Alderdi Popularreko 16 batzarkideen babesarekin soilik gobernatu zuela gogorarazi du Gonzalezek.

Iruzurraren aurkako borroka eta industriari laguntza

Iruzurraren aurkako Batzordearen neurriak bere egingo ditu foru Gobernuak. Gainera, Hazienda-ikuskatzaileen kopurua areagotuko duela iragarri du Ramiro Gonzalezek.

Ekonomiari dagokionez, industria Arabako ekonomiaren “oinarria” dela gogorarazi du ahaldun nagusiak. Horregatik, sektoreari bultzada eman behar diotela onartu du. Horretarako, Industriari Laguntzeko Egitasmo bat bultzatuko du foru Exekutiboak.

Foronda, Garoña eta frackinga

Bestalde, Forondako aireportuaren inguruetan aeronautika industriari lotutako industrialde bat eraikitzea proposatu du buruzagiak. Gobernu zentralak aireportuari 24 orduko ordutegia kendu izana kritikatu du Gonzalezek. Neurri hori aireportuarentzako “kolpe oso garrantzitsua” izan dela salatu du.

Era berean, ahaldun nagusi berria Garoñako (Burgos) zentral nuklearra berriro zabaltzearen aurka agertu da. Frackingaren kontra dagoela esan du, baina EAJk proposatutako luzamenduaren alde azaldu da.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena