Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaren hasiera

PSE-EE M26ko 'boto erabilgarri bakarra' dela aldarrikatu du Idoia Mendiak

EAEko sozialistek Alfredo Perez Rubalcaba omendu dute hauteskunde kanpainako hasiera ekitaldian.

PSE-EEren kanpaina irekiera ekitaldia, Bilbon. Argazkia: EiTB
PSE-EEren kanpaina irekiera ekitaldia, Bilbon. Argazkia: EiTB
PSEk Bilbon hasi du hauteskunde kanpainia

1:07

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak aldarrikatu egin du bere alderdia dela maiatzaren 26ko udal, foru eta Europako hauteskundeetako "benetako boto erabilgarri bakarra".

PSE-EEko buruak hasiera eman dio EAEko sozialisten hauteskunde kanpainari, Bilbon egindako ekitaldi batean. Bertan, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruzagia omendu dute, egoera kritikoan baitago, iktus batek jota.

Mendiarekin batera hautagai sozialistak izan dira: Eider Gardiazabal PSOEren Europako Parlamenturako zortzigarrena, Alfonso Gil Bilboko alkategaia eta Teresa Laespada Bizkaiko ahaldungai nagusia. PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, "Euskadin, Espainian eta Europar Batasunean Alderdi Sozialistari babes irmoa emanda baino ezingo da galarazi eskuinek Europako gidaritza hartzea".

Bere aldetik, Alfonso Gilek esan du euren helburua dela orain dituztenak baino Alkatetza gehiago lortzea eta Laespada ahaldun nagusi bihurtzea.

Azkenik, Teresa Laespadak adierazi du espero duela Bizkaian gobernatzen duen lehen emakumea eta lehen sozialista izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Europako hauteskundeak emaitzak Europako hauteskundeak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak