Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak
Udalen osaketa
Bere blogean
Erredakzioa
Krisiari aurre egiteko iragarritako ituna sortu ez eta hartutako konpromisoa "baztertu" izana ere aurpegiratu dio Eusko Jaurlaritzari.
Albisteak (1)
Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Bildu "seinalatzea" eta "epaitua izan aurretik lintxatzea" leporatu die Eusko Kaurlaritzari eta Madrileko Gobernuari. Urkulluk argi dauka Sorturen kasuan lehenengo, eta Bilduren ingurukoan ondoren, "erabaki eta bultzada politiko garbia" izan dela.
Bere bloguean idatzitako artikuluan, Urkulluk Euskadirentzak garrantzitsuak diren "bi gaiak" aipatu ditu; "bi Gobernuak egoerak eskatzen duen ardurarekin jokatzerakoan kale egiten ari dira", gaineratu du. "Bai, ez Eusko Jaurlaritza eta ez Patxi Lopez lehendakaria".
Konkretuki, Euskadiko langabezia tasa aipatu du. Honen harian, krisiari aurre egiteko iragarritako ituna sortu ez eta hartutako konpromisoa "baztertu" izana ere aurpegiratu dio Eusko Jaurlaritzari. "Eta hori, guk krisi ekonomikoari lotuta egindako lau proposamenak mahai gainean izan arren", azaldu du Urkulluk.
Jeltzaleak hori guztia "tiraderan" amaitu izana kritikatu du. Hala ere, EAJ Patxi Lopezen Exekutiboari "laguntzeko prest" jarraitzen duela eta "proposatutako neurriak osatzeko lanean" izango direla esan du. "Krisia ez da hauteskundeengaitik desgaertuko. Ezta langabezia ere. Gure eskaintzak indarrean jarraitzen du", azaldu du EAJko agintariak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa