X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Bilduren zerrendak, baliogabe
CCOO Euskadik errefusatu egin du Bilduren zerrendak baliogabetzea
Sindikatuak "beharrezko neurriak" hartzea eskatu du "ezker abertzalea legean sartzea ahalbidetzeko".
Erredakzioa
CCOO Euskadik errefusatu egin du Bilduren hautagaitzak baliogabetzea eta bide politikoetatik "beharrezko neurriak" hartzea eskatu du "ezker abertzalea legean sartzea ahalbidetzeko". Gainera, EA eta Alternatiba hauteskundeetatik kanpo uztea "larria" dela uste du, "ibilbide demokratikoa" duten alderdiak direlako.
Sindikatuaren arabera, Euskadik "garrantzia handiko garai politikoa" bizi du, ezker abertzaleak "itzulerarik ez duen bidea hartu baitu ETAren mehatxuak baztertu, indarkeria errefusatu eta ekintza politikora joaz".
Egoera horretan, CCOO Euskadiren esanetan, "lehentasunezkoa izan behar du bide hori atzeraezina izan dadin pausoak ematea, normalkuntza egonkor dadin, aukera politiko guztien proposamenak demokratikoki erabakitzeko, bazterketarik, mehatxurik eta presiorik gabe".