X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Bilduren zerrendak, baliogabe
UpyD: 'EAk eta Alternatibak erabaki zuten Batasunaren jokoan sartzea'
Gorka Maneiroren esanetan, haiena da Gorenaren erabakiaren "ardura". Koalizioak maiatzaren 22ko hauteskundeetatik "kanpo geratu behar zuen", legebiltzarkidearen esanetan.
Erredakzioa
Gorka Meniro UPyDren Legebiltzarreko bozeramaileak esan du EAk eta Alternatibak "euren kasa" erabaki zutela "Batasunaren joko maltzurrean sartzea" Bilduren koalizioa martxan jarrita, beraz, Auzitegi Gorenaren erabakiaren ondorioak haien "ardura" direla uste du.
Maneirok Legebiltzarrean emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, Gorenaren ebazpena "oso albiste ona da demokraziarentzat eta terrorismoa lehenbailehen amaitzeko". Haren esanetan, Bildu "Batasunaren munduak sustatutako" koalizio bat da, eta alderdi horrek "oraindik ez du ETA erabat baztertu".
Hori dela eta, EAk, Alternatibak eta independenteek osatutako koalizioak maiatzaren 22ko hauteskundeetatik "kanpo geratu behar zuen".