X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Manifestua
Gorenaren epaia ez berresteko eskatu dute 500 abokatuk eta irakaslek
Abokatuek eta irakasleek agiri batean jakinarazi dutenez, Bilduren zerrendak legez kanpo uzteak kalte egiten die hauteskundeetan hautatua izateko eskubideari eta botoa emateko eskubideari.
Erredakzioa
Bilduren zerrenden auziari buruz, adierazpena plazaratu dute gaur 500 abokatuk eta hainbat unibertsitatetako irakaslek. Adierazpenak dio zerrendak legez kanpo uzteak kalte egiten diela hauteskundeetan hautatua izateko eskubideari eta botoa emateko eskubideari.
Adierazpenak dio Epaitegi Konstituzionalak Gorenaren ebazpena berresten badu, Zuzenbide Estatua zalantzan geratuko litzatekeela eta hauteskundeen zilegitasuna mugatuko lukeela.
Ildo horretan, Auzitegi Goreneko sei epailek emandako boro partikularraren argudioekin bat datozela esan dute.
Beren esanetan, "ezin dira ideologiak zigortu, jokabideak baino, eta horrek esan nahi du legez kontrako jokabiderik ez badago ezin direla eskubideak murriztu".