X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Maiatzeko hauteskundeak

Lehendakariak 'Bilduri kanpaina ez egitea' eskatu du

Epaitegien erabakiak errespetatzen dituela berretsi du eta batzuen "biktimismoa" kritikatu du, PSE baita bere ustez "aukera berdintasuna" aldarrikatu behar dituena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak berretsi du PSEk epaitegien erabaki guztiak "betetzen eta errespetatzen" dituela eta "Bilduri kanpaina gehiago ez egitea" eskatu du, "ezer egin gabe leku guztia hartu du eta". Patxi Lopezek batzuen "biktimismoa" kritikatu du, izan ere, "gu gara hauteskundeetan aukera berdintasuna aldarrikatzeko arrazoi gehien dituena".

Lehendakariak Gasteizen egin ditu adierazpenok, PSEren kanpaina hasiera ekitaldian. Bertan izan dira, era berean, Txarli Prieto Arabako ahaldun nagusirako hautagaia eta Patxi Lazcoz Gasteizko alkate eta alkategaia. Horiez gain, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Blanca Urgell Kultura sailburua eta Javier Rojo Senatuaren presidentea ere izan dira ekitaldian.

"Egiazko gaietaz hitz egiteko aukerarik ez du eman zarata handi horrek", Patxi Lopezen esanetan. Hori gertatzen den "azken aldia" izatea espero du eta PSEren helburua "indar politiko guztiek demokrazia bere egitea eta denok berdintasun egoeran lehiatzea" dela azpimarratu du.

Horren harira, jarraitzaileen txalo artean, "oztopo lasterketa batean korrika egin behar izan dutenak" haiek direla esan du eta beste batzuk "biktimen papera jokatzea" salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea