X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Maiatzeko hauteskundeak

'Normalkuntzarako bidean beste urrats bat izatea' espero du Aralarrek

Jon Abril koordinadoreordea "pozik" agertu da Konstituzionalaren erabakiarekin, eta "askatasunean oinarritutako demokrazia bat eraikitzen" lagunduko duela uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralar "pozik" agertu da Auzitegi Konstituzionalak Bilduri hauteskundeetan parte hartzeko bidea ireki diolako eta "herrialde honek behar duen normalkuntza politikorako bidean beste urrats bat izatea" espero du.

Jon Abril koordinadoreordeak adierazi duenez, Bildu maiatzaren 22ko hauteskundeetan egotea "oso albiste ona da Euskal Herriarentzat" eta hemendik aurrera "askatasunean oinarritutako demokrazia eraikitzen" lagunduko duela uste du.

Gogor kritikatu du "Estatuaren, PSOEren eta PPren jarrera" Bilduren zerrendak inpugnatuz alderdi politiko guztien partehartzeari oztopoak jarri dizkiotelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea