X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Julia Madrazo: 'EB inoiz baino beharrezkoagoa da udal erakundeetan'

Bizkaiko ahaldun nagusi izateko EBren hautagaia "pozik" agertu da Bilduk hauteskundeetan parte hartu ahal izango duelako. "Lanaz, etxebizitzaz eta gizarte gaietaz hitz egiteko ordua da", erantsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julia Madrazo Bizkaiko ahaldun nagusi izateko Ezker Batuaren hautagaiak uste du, Bilduk hauteskundeetan parte hartuko duenez, bere alderdia "inoiz baino beharrezkoagoa" izango dela udal erakundeetan.

Madrazok Jon Sustatxa Bilboko alkategaiarekin hauteskunde propaganda banatzeko ekimen batean parte hartu gaur goizean Bilbon eta bertan egin ditu adierazpenok. Auzitegi Konstituzionalak Bilduren inguruan hartutako erabakiarekin "pozik" agertu da. "Azkenean ere Bilduren programa ezagutuko dugu eta proiektu politikoak aurrez aurre jarriko ditugu; enpleguaz, etxebizitzaz eta gizarte gaietaz hitz egiteko ordua iritsi da", nabarmendu du. "Agertoki politiko honetan EB erakundeetan egotea inoiz baino beharrezkoagoa, izan ere, PPk eta PSE-Eek osatzen duten fronte erreakzionarioa daukagu alde batean, eta nazionalistak eta independentistak bestea", gaineratu du. Madrazoren arabera, "EB ezker federalista, errepublikanoa eta antikapitalista ordezkatzen du, pertsonen eta nortasunen arteko adostasuna bilatzen dugu, horregatik esaten dugu inoiz baino beharrezkoagoa garela erakundeetan". Hauteskunde hauetarako EBk prestatu duen programari dagokionez, "herritarren beharrizan sozialei erantzuteko programa" dela esan du, "une honetan ditugun gabezia sozialak izugarriak direlako". Bestalde, Jon Sustatxa EBren Bilboko alkategaiak Bizkaiko hiriburua "kohesionatuta" nahi dutela adierazi du, "baita gizarte politiketan erreferentzia izatea eta umeentzako eta gaztetxoentzako aisialdi-tokiak bultzatzea ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea