X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

PPk aurreikuspen eza leporatu die EAJri eta PSOEri

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusirako hautagaiak "Rover auzia"ren ardura egotzi die. Auzi hori medio, EAEk 434,78 milioi euro itzuli behar dizkio Estatuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusirako PPk aurkeztu duen hautagaiak "penagarri”tzat jo du Auzitegi Gorenak "Rover auzia"ren inguruan eman duen ebazpena eta EAJri eta PSOEri aurreikuspen eza leporatu die.

Auzitegi Gorenak Estatuaren aldeko ebazpena eman du eta orain Estatuak Arabari BEZ zergaren harira eman zizkion 434,78 milioi euroak itzuli beharko ditu EAEk.

Hautagai popularraren arabera, "albiste penagarria" da EAErentzat eta "hondamendia" Arabarentzat, berak bakarrik 14 milioi euro inguru itzuli beharko dituelako.

Arabako Aldundiak dagoeneko ez duela diru hori eta dagoeneko xahutu duela ohartarazi du Andresek. PPren hautagaiaren arabera, beste leku batzuetatik kendu beharko omen dute "ebazpena jakin aurretik dirua gastatzea erabaki zuten horien erruagatik", EAJri eta PSOEri erreferentzia eginez.

"Akordio horrek (EAJ-PSOE) ez du ezertarako balio izan. Albistea oso txarra da eta euskal administrazioaren kontu publikoei oso eragin kaltegarria egingo die, diru hori gastatu egin baitute EAJren eta PSOEren aurreikuspen gabezia dela eta", Javier de Andresek Gasteizen egindako kanpainako ekitaldian salatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea