X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Roverren ebazpena hauteskunde-kanpainan atera izana kritikatu du EAJk

Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiarentzat "albiste txarra" izan da Estatuari 435 milioi itzuli behar izatea, "kalte handia" egin behar baitie Arabako herritarrei eta gainerako lurraldeetakoei ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak gogor kritikatu du "Rover auzia"ren ebazpena hauteskunde-kanpainan atera izana eta Gobernuari leporatu dio Euskadirentzat "albiste txar" hori ekartzea.

Agirrek Gorenaren ebazpena izan du hizpide hauteskunde kanpainako ekitaldi batean. Rover automobilgintza enpresarekin lotutako BEZ operazio batzuengatik, EAEk orain 435 milioi euro eman beharko dizkio Estatuari.

Agirreren kalkuluen arabera, Arabako Aldundiak 14 milioi euro itzuli behar dizkio Estatuari eta geratzen dena gainerako aldundiek eta Jaurlaritzak ordainduko dute.

Ekonomia Sailak azaldu duenez, Jaurlaritzak 304,5 milioi euro ordainduko ditu eta hiru aldundien esku geratuko da falta diren 130,5 milioi euroak ordaintzea.

Arabako ahaldun nagusiak salatu du diru hori itzuli beharrak "kalte handia" eragingo diela bai arabarrei bai gainerako probintzietako herritarrei.

Agirrek azpimarratu du "lehenengo aldia" dela auzitegi batek Kontzertu Ekonomikoaren arbitraje batzordearen jarreraren "kontra" jotzen duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea