X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Lana, laguntzak eta azpiegiturak izango dira Bilbaoren lehentasunak

Bizkaiko ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaiak esan du horiek izango direla bere apustuak eta enplegua sustatzeko egitasmo berriak iragarri ditu, gazteei zuzenduak batez ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaiak esan du hiru izango direla bere lehentasunak berriro hautatzen badute: enplegua, egungo laguntza sistema bermatzea eta azpiegiturak.

Getxon (Bizkaia) egin duten ekitaldi batean Bilbaok azaldu duenez, egitasmo berriak egingo ditu gazteen enplegua sustatzeko, laguntzak emango dituzte autoenplegua sortzeko eta autonomoei zuzenduta, kredituak emango dituzte enpresa txikiak nazioartean zabaltzeko, eta talentua aprobetxatzeko planak ere jarriko dituzte abian, izan ere, "gure ikasleak kanpoan janztea nahi dugu, baina gero hona itzuli eta ekonomian laguntzeko".

Gainera, "egungo laguntza sistema bermatzea" izango omen da Bilbaoren "obsesioa", "egungo eta etorkizuneko" bizkaitarren "beharrak eta eskubideak asetzeko".

Azpiegiturei dagokienez, Bilbaok gogorarazi du egun "Bizkaiko azpiegitura plan handiena" dutela martxan eta ez errepideen alorrean bakarrik, baizik eta "gaurko eta biharko lana" ziurtatuko duten enpresa azpiegiturak ere bai.

Azkenik, Jose Luis Bilbaok EAJren aldeko botoa emateko eskatu die herritarrei Euskadik "ez duelako merezi duen Gobernua, ez ditu merezi azken bi urte beltz hauek". "Egunez egun, albiste on bat ekartzen digu Jaurlaritzak, amaitzeko egun bat gutxiago geratzen zaiola, alegia", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea