X-eleccionesmunicipalesforales-X -
74 urte zituen
Valentin Solagaistua politikari historikoa hil da
74 urterekin hil da gaixotasun baten ondorioz. Egun, Sopelan PSE-EE alderdiko zinegotzia zen, baina EAE-ANVko idazkari orokorra ere izan zen bost urtez, esaterako.
Erredakzioa
Valentin Solagaistua politikari getxoztarra hil da 74 urterekin gaixotasun baten ondorioz. Egun, Sopelan PSE-EE alderdiko zinegotzia zen baina ibilbide politikoan zehar hainbat alderdi politikoan ibili da.
Errefuxiatuta zegoenean, EAE-ANVko buru historikoekin harremanetan jarri zen, eta Franco hil zenean, erbestetik itzuli eta alderdi horretako idazkari nagusi izendatu zuten. Bost urtetan zehar egon zen karu horretan eta denbora tarte horretan Xiberta edota Altsauko solasaldietan parte hartu zuen. 1979ko hauteskundeen ostean Getxoko udaleko zinegotzia izan zen eta baita Bizkaiko Ahaldun Nagusia ere.
Baina, EAE-ANVn izan ziren barne tentsioen ondoren HB sortu zenean, Solagaistuak dimisioa aurkeztu zuen eta alderdi Komunistara igaro zen. Han zegoela, Ezker Batuko bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Alderdi horren ordezkari gisa hainbat hauteskunde prozesutan hartu zuen parte 90eko hamarkadan.
Ondoren, PSE-EEra joan zen, eta alderdi horretatik Sopelako alkategai izan zen 2007ko hauteskundeetan; zinegotzi postua atera zuen. Egun, kargu horretan ari zen lanean.