X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

PSEk dio krisia dela kezka nagusia, ez 'Espainiaren aurkako polemikak'

Jose Antonio Pastor ahaldun nagusirako hautagaiak esan du "lehentasunak aldatu" egin direla eta dagoeneko burujabetzaren aldeko ekimenak "gutxiri" interesatzen zaizkiela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEren ahaldun nagusirako hautagaiak esan du Euskal Herrian "lehentasunak aldatu" egin direla eta herritarrak enpleguaz eta krisiaz kezkatzen direla, "Espainiaren aurkako polemika zaharrez" kezkatu beharrean.

Pastor Basaurin izan da gaur Loly de Juan alkate eta alkategaiarekin batera.

Ahaldun nagusigaiak esan du burujabetzaren aldeko ekimenak "gutxiren" interesekoak direla egun, nahiz eta alderdi batzuk horretan jardun burubelarri eta orain "ez dakite beste ezertaz hitz egiten".

Pastorrek azpimarratu du hauteskundeotan garrantzitsuena krisia dela eta "gizarte moderno, dinamiko eta solidarioa" nahi duten edo "eskuindarrak" nahi dituzten aukeratu behar dutela.

Pastorren arabera, PSEk eragindako aldaketak gizartea "eraldatu" du, eta orain herritarrak "ez dira ikuskizun politikoekin asetzen", "lanarekin eta konpromisoarekin" baizik.

Hori horrela, Aldundiari "esna eta lanean has dadila" eskatu dio, ez dezala Patxi Lopezen Jaurlaritza "boikotatu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea