Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

22:19

Udalen osaketa

Hauteskunde-kanpaina

Zahar-etxeetan itxaron-zerrendak amaitzea proposatu du Aralarrek

Erredakzioa

Rebeka Ubera Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak adierazi duenez, "herritar guztiek dute aterbea izateko eskubidea, jateko eskubidea eta horretarako oinarrizko zerbitzuak hobetu behar dira".

49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gipuzkoako Aralarrek zaharren egoitzetan itxaron-zerrendarik egon behar ez dela uste du eta horretarako lurralde historikoan "pribatizazioarekin" amaitu behar dela nabarmendu du.

Rebeka Ubera Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak Aralarrek Donostian egindako ekitaldian hartu du parte eta Aintzane Ezenarro legebiltzarkidea izan du alboan.

Uberak esan du zerbitzu publikoak "inbertsio" moduan ulertu behar direla eta ez "gastu" bezala, izan ere, "egun bizi dugun krisi ekonomikoaren ondorioz inoiz baino garrantzitsuagoa da babes soziala ematea".

Ildo berean, gizarte-zerbitzuak "oraineko eta etorkizuneko" erronka izan behar direla adierazi du. "Beharrezkoa eta premiazkoa da pentsakera aldatzea eta zerbitzu publikoak inbertsioak direla ulertzea", erantsi du.

Gauzak horrela, "inposatutako fiskalitatea errotik aldatzea" proposatu du, "diru-sarrerak bermatuta izateko, izan ere, horrela bakarrik eskaini ahal izango dira kalitatezko zerbitzuak", azaldu du.

Neurri hauen bitartez "babes soziala arintzea eta mantentzea ahalbidetuko dugu eta azken urteotan gertatu dena ekidin: ongizateak okerrera egitea, fiskalitatea desegokia izatea eta zerbitzu publikoak pribatizatzea".

Azkenik, Uberak ondokoa azpimarratu du: "Herritar guztiek izan behar dute aterbea eta zer jateko, eta horretarako oinarrizko zerbitzuak hobetu behar dira, lehenago edo beranduago denok erabili beharko ditugulako eta herritar guztiei bizimodu duina bermatu behar zaielako".

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena