Itxi

X-eleccionesmunicipalesforales-X

Hauteskunde-kanpaina

Olanok 'aldaketarako garaia' sumatzen du PSE-EEren udaletan

Erredakzioa

EAJren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak bere alderdiarentzat eskatu du botoa "PSE-PP frontearen zabalkundea" gelditzeko "erabilgarriena" delakoan.

Markel Olano EAJren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak esan du "aldaketarako garaia" iritsi dela PSE-EEren udaletan.

Andoainen Andoni Baltasar alkategai jeltzalearekin batera egin duen ekitaldi politiko batean azaldu duenez, udal sozialisten kontu publikoak "markoan jartzeko modukoak dira, zer ez den egin behar jakiteko".

Olanoren arabera, "ez da zatiketarako garaia", hori dela eta, bere alderdiaren aldeko botoa eskatu du "PSE-PP frontearen" zabalkundea galarazteko.

Ahaldun nagusigaiak uste du EAJ dela "aukera erabilgarriena" aipatu "fronteari hauteskundeetan erantzun indartsua emateko".

Izan ere, Olanok azaldu duenez, Patxi Lopez lehendakariak eta Antonio Basagoiti PPren EAEko presidenteak dagoeneko "iragarri dute PSE-PP frontea zabalduko dutela aukera duten lekuetan".

Hautagai jeltzaleak gogorarazi du "Lopezek Lehendakaritza lortzeko Ibarretxeri egin zion jokaldia" eta "hauteskunde gaueko damuek" ez dutela balio ohartarazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena