X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Bildu: 'Kultura inbertsio moduan ulertzen dugu, ez gastu bezala'

Peio Urizarrek eta Amaia Agirresarobek Durangoko Landako Gunean egin dute ekitaldi politikoa, euskal kulturgintzako dozenaka ordezkari alboan izan dituztela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Peio Urizar Bilduren bozeramileak esan duenez, maiatzaren 22ko hauteskundeen ostean erabakitzeko ahalmena duen instituzioetan euskal kultura eta euskara bultzatuko ditu, eta "aurrekontuaren % 2" helburu horretara bideratuko du.

Durangoko Landako Gunean egindako ekitaldian, Peio Urizar eta Amaia Agirresarobe Bilduko ordezkariek euskal kulturgintzako dozenako pertsona izan dituzte alboan. "Kultura inbertsio moduan ulertzen dugu, ez gastu bezala", azpimarratu du Urizarrek; izan ere, "euskarazko kultura gabe ez dago Euskal Herririk".

Gauzak horrela, Bildu "euskararekin konprometituta" dagoela esan du eta, ondorioz, "erabakitzeko ahalmena dugun udaletxe eta diputazio guztietan aurrekontuaren % 2 euskara suspertzeko erabiliko da".

Horrez gain, "Euskal Herriaren historia" zabaltzeko konpromisoa hartu du, baita "memoria historiakoari garrantzia gehiago" emateko ere.

Urizarrek kultur aniztasuna ere babestu du: "Etorkinak eta gutxiengo etnikoak gero eta paper garrantzitsuagoa jokatzen dute eta etorkizunean garrantzia hori areagotu egingo da".

Azken asteotan kultur arlotik Bilduk jaso duen elkartasuna eta babesa eskertu ditu Urizarrek. "Landako Gunea euskal kulturaren sinbolo bilakatu da eta toki egokia iruditu zaigu kulturaren mundutik jaso dugun babesa eskertzeko", azaldu du.

Hala eta guztiz ere, Urizarrek uste du autokritika ere egin behar dutela; izan ere, "denbora luzeegian kulturari ez diogu merezi duen garrantzia eman".

"Kultura eta, batez ere, euskara Euskal Herriko nortasunaren ikurrak dira eta, beraz, kulturaren aldeko apustua egin behar dugula konbentzituta gaude", nabarmendu du.

Informazio gehiago, laster.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea