Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

11:53

Udalen osaketa

Hauteskunde-kanpaina

Barakaldoko PSEk 300 euroko laguntzak proposatu ditu pentsiodunentzat

Erredakzioa

Tontxu Rodriguez alkategaiak "herritarrekin kontratu soziala" sinatzeko asmoa duela iragarri du. Horren bitartez, gizarte egoera ahulean daudenei jarri nahi die arreta berezia.

58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Tontxu Rodriguez PSE-EEren Barakaldoko alkategaiak 300 euroko laguntza proposatu du 600 euro edo gutxiagoko errenta duten pentsiodunentzat.

Clara Campoamorren omenezko estatuaren ondoan egindako ekitaldi batean, egungo alkateak gizarte eta berdintasun politiketan dituen ekimenak jakinarazi ditu. "Herritarrekin kontratu soziala" sinatzeko asmoa duela iragarri du, gizarte egoera ahulean daudenei, hau da, adinekoei, gazteei, indarkeria matxistaren biktimei eta langabeei, arreta berezia jartzeko.

Horren harira, errenta baxuak dituzten pentsiodunen bizi kalitatea hobetzeko beharra azpimarratu du. Berriro alkate hautatzen badute 600 euro edo gutxiagoko errenta jasotzen duten pentsiodunek 300 euroko laguntza izango dutela hitz eman du hautagai sozialistak.

Datozen lau urteetarako beste helburu bat zahartze aktiboa sustatzea izango omen da. Rodriguezek azpimarratu du amaitzear den legegintzaldian "aurrerapauso handiak" eman dituztela lau zentro sozial berriren eraikuntzarekin eta Retuerton eta Arrontegin beste bi irekiko dituztela aurreratu du.

Era berean, hamabost ordenagailu jarriko omen dituzte zentro sozialetan adinekoek Internet erabil dezaten eta "Denboraren bankuak" sortuko dituzte, "boluntarioek" mendekotasunak dituzten adineko pertsonei laguntzeko.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena