X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Maiatzaren 22ko hauteskundeak

UPNk irabaziko du Nafarroan, beste bi inkestaren arabera

Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarien inkesten arabera, gainera, NaBai eta PSN bigarren indar bozkatuena izateko lehian izango lirateke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkariek gaur publikatutako bi inkestek UPNri ematen diote maiatzaren 22ko foru hauteskundeetan.

Diario de Navarra kazetarentzako inkesta CIESek egin du, apirilaren 26tik maiatzaren 6ra 1.500 pertsona telefonoz elkarrizketatuta. Errore-marjina % 2,53koa da.

Horren arabera, UPNk 19 eta 20 eserleku artean lortuko lituzke (orotara 50 dira Foru Parlamentuan). Bigarren indarra PSN izango litzateke, 10-11 ordezkarirekin, eta hurrengoa NaBai izango litzateke, 9-10ekin. Bilduk eta PPk lauzpabost eserleku izango lituzkete, Izquierda-Ezkerra koalizioak (IU eta Batzarre) bi eta CDN Ganbaratik desagertu egingo litzateke.

Inkesta horrek % 68,2ko parte-hartzea aurrez ikusten du, hots, 2007koa (% 73,8) baino txikiagoa.

Gizaker konpainiak Diario de Noticias egunkariarentzat egindako inkestaren arabera, UPNk 16 eta 17 eserleku artean izango lituzke, NaBaik eta PSNk 9 eta 10 artean, Bilduk eta PPk 5 eta 6 artean, Izquierda-Ezkerrak 2-3 eta CDNk bat.

Maiatzaren 6tik 7ra 700 pertsonari telefonoz elkarrizketa eginda egin du inkesta Gizakerrek. Errore-marjina % 3,7koa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea