Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

18:05

Udalen osaketa

Hauteskunde kanpaina

Ezenarro:'Aralar zenbat eta indartsuago, bakea gero eta atzeraezinago'

Erredakzioa

Aralarreko bozeramailearen esanetan, bere alderdia "boto erabilgarria" da "abertzaleen arteko lankidetza sustatzeko".

69
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aintzane Ezenarro Aralarrek Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak adierazi du bere alderdia "boto erabilgarria" dela "abertzaleen arteko lankidetza sustatzeko, ezkerretik krisiari erantzuna emateko eta, batik bat, bakea atzeraezin egiteko".

"Aralar zenbat eta indartsuago, bakea gero eta atzeraezinago", nabarmendu du.

Ezenarro Donostiako Kursaalen izan da igande goizean, Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordearekin, Ainhoa Beola alkategaiarekin eta Rebeka Ubera ahaldun nagusigaiarekin. Abertzaleen Batasuneko ordezkaritza bat ere izan da bertan, tartean Andde Sainte-Marie.

Aralarreko parlamentarioak konfiantza eskatu du Aralarren "indar berritzailearentzat", eta bere alderdiak "politika egiteko beste modu bat" ekarri duela agertu du: "Ateak ireki ditugu airea sartzeko eta giro arnastezina berritzeko".

Bere aldetik, Jon Abrilek azpimarratu du Aralarren jokabidea "ezberdina" dela, "ezberdin pentsatzen dutenei aurka egin barik" eta akordioa bilatzen. Halaber, abertzaletasun "askotarikoaren" eta nazionalismoa ulertzeko modu ezberdinen alde egin du.

Rebeka Uberak iritzi dio une honetan "inoiz baino garrantzitsuagoa" dela Aralar indartzea, "Euskal Herri ezkertiarrerako bidea irekitzeko". Politika "herritarren zerbitzura" jartzea proposatu du, eta Aralar "behin betiko bakea lortzeko, laguntza sozialak handitzeko eta krisian sartu gaituen zerga sistema aldatzeko bermea" dela esan du.

Azkenik, Ainhoa Beolak esan du Aralarrek proposamen bete duela "motxila", eta Donostia "sozialagoa, anitzagoa, irekiagoa, ezkertiarra eta abertzalea" izatea aldarrikatu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena