X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Donostia hobetzeko herritarren 50 proposamen bildu ditu Aralarrek

Azken sei hilabeteotan Donostiako herri-asanblada ezberdinek egindako proposamenak aintzat hartu eta bere programan sartu ditu Aralarrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jubilatuentzako zentroen sarbideak hobetu, semaforoekin erregulatutako zebrabide batzuetan oinezkoentzako denbora luzatzea eta bidegorrietako segurtasuna indartzea dira, besteak beste, Donostia hobetzeko asmoz herritarrek egindako proposamenak eta Aralarrek gauzatu nahi dituenak. Ainhoa Beola (Aralar)Donostiako alkategaiak gaur goizean azaldu duenez, azken sei hilabeteotan Donostiako herri-asanbladetatik jasotako proposamenak aztertu dituzte eta horietako 50 Donostiako herri-programan sartu dituzte. Proposamen horietako batzuk ondoko hauek dira: Urbieta kalean dagoen jubilatuentzako egoitzaren sarrera hobetzea, eskailerak ditu eta; errepide ondoan dauden bidegorrietan segurtasun-neurriak hartzea; oinezkoei denbora gehiago ematea semaforoekin erregulatutako zebrabideetan; Trinitate plazan dagoen frontoia estaltzea, euria egiten duen egunetan umeek jolasteko tokia izan dezaten eta, segurtasun-neurriak tarteko, igogailu guztiak gardenak izatea. Aralarren iritzian, herritarren proposamenak aintzat hartuta eraikitzen diren hiriak "jasangarriagoak" izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea