X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Urizar: 'Bildu efektua errealitatea da jada'

EAko idazkari nagusiak uste du koalizioak hauteskundeak irabaziko dituela Gipuzkoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar EAko idazkari nagusiak adierazi du "Bildu efektua errealitatea" dela jada, eta ziur agertu da koalizioak hauteskundeak irabaziko dituela Gipuzkoan.

Urizar Arrasaten izan da asteazken arratsaldean. EAko idazkari nagusia zinegotzia da bertan.

Bere esanetan, koalizioa "indartsu" dago, "euskal gizarteak emandako babesaren ondorioz", eta hori ez da "oharkabean pasatu" gainerako alderdien artean.

Hori horrela, Urizarrek uste du Bildu lehen indarra izango dela Gipuzkoan, "euskal gizarteak, batik bat kolektibo independentistak, urteak baitaramatza egoera aldatzeko zain, eta ez ditu babestuko batzuen statu quo egoera mantentzea helburu duten errezeta zaharkituak".

EAko idazkari nagusiak nabarmendu du euskal herritar gehienak "abertzale eta progresistak" direla, eta beraz, ez daudela pozik egungo egoera politikoarekin.

Azkenik, Urizarrek aldarrikatu du nazio erakuntzan aurrerapausoak eman beharra dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea