X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

EAJ, PP eta Hamaikabatekin itunak egitea baztertu du Gipuzkoako EBk

Alderdi Sozialistarekin akordioetara heltzeko aukeraz galdetuta, Mikel Aranak esan du "egun PSE aipatu alderdietatik gertuago" dagoela, "Ezker Batuarengandik baino".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Aranak iragarri duenez, EAJrekin, PPrekin eta Hamaikabatekin itunak sinatzea baztertzea erabaki du Gipuzkoako Ezker Batuak. Gainera, egun PSE, Ezker Batuarengandik baino, aipatu hiru alderdiengandik hurbilago dagoela iritzi dio.

EBk Donostian egindako ekitaldi politikoan, Mikel Arana, Arantza Gonzalez Gipuzkoako ahaldun nagusigaia eta Kintxo Gomez Donostiako alkategaia izan dira, besteak beste.

Aranak azaldu duenez, azken egunotan alderdi politiko guztien proposamenak arretaz entzun dituzte eta "EBk Gipuzkoako herriarekiko konpromiso argia hartuko du: Gipuzkoa ezkerretik eraldatzeko asmoa duten alderdiekin soilik egingo ditugu itunak".

Gauzak horrela, EAJrekin, PPrekin eta Hamaikabatekin akordioa sinatzeko aukera baztertu du Gipuzkoako EBk. Alderdi Sozialistaren kasuan, "egun PSE aipatu hiru alderdiengandik hurbilago dago, EBrengandik baino", esan du Aranak.

"Krisi politikoa, soziala eta ekonomikoa pairatzen ari gara eta egoera honi ez zaio konponbidea emango PSOEk, EAJren laguntzarekin, gauzatzen ari den murrizketekin", ohartarazi du.

Aranaren arabera, aldaketa sakona behar da: "Erakundeei buelta eman behar zaie eta horretarako ezinbestekoa da EB bezalako ezker alternatiboaren presentzia sendoa".

Amaitzeko, Ezker Batuak erakundeetan indarra izateko giltza herritarrek dutela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea