X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Gasteizen 70 udaltzain kontratatzea promestu du Javier Marotok

PPren alkategaiak salatu du azken lau urteotan hirian delituak % 40 hazi direla.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto PPren Gasteizko alkategaiak iragarri du hauteskundeak irabaziko balitu lan enplegu eskaintza publikoa egingo lukeela beste 70 udaltzain kontratatzeko.

Marotok segurtasun arloko proposamenak azaldu ditu, eta azken lau urteotan hirian delituak % 40 hazi direla salatu du.

Bere esanetan, baina, Salburua eta Zabalgana auzo berrietan % 70 igo dira delituak 2010 urtean.

Udaltzaingorako lan eskaintza publikoa deitu ez ezik, poliziaren ikerketa unitatea indartzea eta zirkulazioa kontrolatzeko agenteen lanpostua sortzea ere proposatu du, gainerako polizien zeregina gaizkileak atxilotzea izan dadin.

Halaber, egun patruilek egiten dituzten ibilbideak aztertu egingo dituela aurreratu du, delinkuentziaren "puntu beltzek" lehentasuna izan dezaten. Salburua, Zabalgana, Lakua eta Aldabe aipatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea