Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

22:14

Udalen osaketa

Kanpainaren amaiera

Aranak ohartarazi du abstentzioa alderdi handientzat dela onuragarri

Erredakzioa

Ezker Batuko koordinatzaileak adierazi du abstentzioa "sistema perfektuena" dela "alderdi handiek boteretsuenekin azpijokoan jarraitzeko".

27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaile nagusiak "eusteko" eta "intsumisoak" izateko dei egin die Espainia osoan kanpatuta daudenei, baina ohartarazi nahi izan die ez bozkatzea alderdi handientzat eta botere ekonomikoentzat dela onuragarri.

Ezker Batuak Bilboko egoitza nagusian egin du hauteskunde-kanpaina ixteko ekitaldia. Bertan, Arana ez ezik, EAEko hiru ahaldun nagusigaiak ere izan dira: Julia Madrazo (Bizkaia), Nerea Galvez (Araba) eta Arantza Gonzalez (Gipuzkoa).

Bere hitzaldian, Aranak txalotu egin du "behingoz" itxaropen "izpi" bat izatea, kanpatuta dauden gazteek haserrea agertu nahi izan dute demokraziaren funtzionamenduarekin eta krisi ekonomikoari emandako erantzunarekin.

EBko koordinatzaileak azaldu du ez diela botoa eskatuko kanpatutakoei, "errespetua" dela eta, "alderdiak ez baikara gauza izan haien egoerari eta arazoei erantzuteko".

Nolanahi ere, igandean bozkatzera joateko dei egin die, hala egin ezean irabazle bakarrak "alderdi handiak" izango baitira. "Abstentzioa sistema perfektuena da alderdi handiek boteretsuenekin azpijokoan jarraitzeko", gaineratu du.

Aranak gogorarazi du Izquierda Unidak ez duela murrizketarik babestu, ez Gorte Orokorretan ez Europako Parlamentuan, eta, beraz, ezin dela euren jarrera PSOErekin, PPrekin edo EAJrekin alderatu.

Halaber, kritikatu egin ditu euskal Estatu independentea sortzea nahi dutenak, Bildu kasu, jarrera hori dutenek ez baitakite ezer "krisiaz eta Ongizate Estatuaz".

"Igandean ez da amaituko borroka, erreboltariak izan gaitezen, askeak izan gaitezen eta Ezker Batuaren alde bozka dezagun". Esaldi horrekin amaitu du EBren hauteskunde-kanpaina Mikel Aranak.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena